Laudioko Udalak dagoeneko ordaindu die euskara ikasteko beka euskaltegietako ikasleei. Deialdira 117 eskaera aurkeztu ziren, 78 emakumeak ziren eta 39 gizonak.
Aurkeztutako eskabide guztietatik, azkenean, Laudioko Udalak 113 beka esleitu ditu. Gainerako lauak eskatutako baldintzak ez betetzeagatik ukatu dira: klaseko asistentzia nahikoa ez izatea, eskabidea epez kanpo aurkeztea eta zergabetebeharretan egunean ez egotea.
Eskatzaileen artean, 56 pertsonak laguntzaren % 100 jasoko dute, langabezian daudelako. Gainerako eskatzaileek ikastaroaren zenbateko osoaren % 50 jasoko
dute, Udal Euskaltegiaren prezioak erreferentziatzat hartuta. Deialdia 35.000 euroko aurreikuspenarekin argitaratu zen, eta horietatik 21.635,16 euro erabili dira beka horietarako.