Laudioko Udalak peoi espezialistaren EPEn izena emateko epea ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko abu. 25a, 13:18

Peoi gisa esperientzia izatea baloratuko du udalak./ Aiaraldea

10 peoi espezialista plazetan izena emateko epea irailaren 23ra arte egongo da zabalik.

Laudioko Udalak bihar, abuztuak 26, irekiko du 10 Peoi Espezialista plazetan izenaemateko epea. Langile horien eginkizunen artean hauek egongo dira: bide publikoan obra txikiak egitea, lorezaintzan esku hartzea eta lanak egitea, ikuskizun eta ekitaldi publikoetarako elementuak garraiatzea, muntatzea eta desmuntatzea, hiri-altzarien eta instalazioen mantentze-lanak egitea, elektrizitate-lanak gauzatzea, etab.

Eskaintza honetan izena emateko baldintza hauek bete behar dira, besteak beste: DBHko titulua, Eskola-graduatua edo baliokidea, B Motako gidabaimena eta 1. Hizkuntza-eskakizunaren baliokidea den euskara-maila izatea. Euskararen eskakizuna beteta eduki daiteke izena emateko orduan, edo azterketa bat egin daiteke prozesuan zehar maila egiaztatzeko.

Prozesuak bi azterketa izango ditu, biak test motakoak, oinarrietan sartzen diren 15 gaiei buruzkoak eta, oro har, lanpostu horien berezko funtzioei buruzkoak. Era berean, prozesuan zehar beste alderdi batzuk baloratuko dira, hala nola aurretiko esperientzia edo berariazko prestakuntza igeltserotza, iturgintza, pintura, elektrizitatea edo lorezaintza bezalako arloetan.

Izena emateko epea irailaren 23ra arte egongo da zabalik. Izena eman nahi dutenek egoitza elektronikoaren (www.laudio.eus) edo Udalaren HAZen bidez egin ahal izango dute. Oinarriak eta beharrezko dokumentazio guztia udal webguneko Enplegu Publikoaren Eskaintza atalean kontsulta daitezke.

Hautaprobetan hautagai gisa izena ematea eskatzen dutenek azterketarako eskubide-tasak ordaindu beharko dituzte, indarrean dauden Udalaren ordenantza fiskaletan agertzen den moduan. Kasu guztietan, azterketarako eskubideakeskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide