Laudioko Udalak hasiera eman dio bere HAPO berriari

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko abu. 30a, 14:23

1995etik indarrean dagoen gaur egungo HAPOaren berrikuspena, enpresaABEE bati esleitu zaio, 354.951,91 euroren truke Laudioko Udala bere Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusten hasi da, udalerria modernizatzeko eta egungo garaietara egokitutako lurralde- eta
hirigintza-antolamendua egiteko tresnarik garrantzitsuena.

Horrela, Udalak bi enpresak osatutako ABEE bati esleitu dio Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko prozesua: Territorio y Ciudad eta Taperstudio Arkitektura. Azken urteotan bi enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko beste zenbait HAPO idazteaz arduratu dira, eta une honetatik aurrera Laudioko HAPO idazteaz ere arduratuko dira, 354.951,91 euroko kostuarekin (BEZa barne).

Kontratuak 36 hilabete iraungo du hasiera batean. Nolanahi ere, iraupena lanen aurrerapenaren eta, bai Udalak berak, bai beste administrazio batzuek, egin
beharreko analisi, dokumentu eta txostenen sakontasunaren araberakoa izango da, bai eta herritarren parte-hartzearen eta jendaurreko erakustaldi eta informazioaldien emaitzaren araberakoa ere. Izan ere, prozesu horrek herritarren partaidetzaren osagai sendoa izango du. “Aurrerapenak partekatuz joango gara, eta Laudioko bizilagunei irekitako lantaldeak sortuko ditugu”, zehaztu du Ander Larrinaga Hiri Garapeneko zinegotziak.

Laudiok gaur egun duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) 1995. urtean sartu zen indarrean. Gaur egungo Laudioren hirigintza-etorkizunak ez du zerikusi handirik garai hartan zehaztutakoarekin. Denbora horretan, Udalak 41 aldaketa puntual egin ditu, plana ez zelako bizilagunen beharretara egokitzen, eta ez zuelako XXI. mendera egokitutako benetako susperraldi sozial, ekonomiko eta industriala ahalbidetzen.

“Gure udalerria eraldatzeko une erabakigarrian gaude. Azken urteotan gure ekonomian, negozioetan, espazio sozialetan eta abarretan eragina duten aldaketak
eta abagune berriak gertatzen ari dira, eta hori guztia gure hirigintza-plangintzan islatu behar da”, zehaztu du Ander Añibarro alkateak.

HERRITARREN PARTE-HARTZEA FUNTSEZKOA IZANGO DA

Udal Plangintzaren Aholku Batzordeaz gain (2020an berritu zen organo hori, eta udalerriko hainbat elkarte, enpresa eta pertsona biltzen ditu hirigintzaplangintzaren arloan Udalaren organo aholku-emaile gisa jarduteko), laudioarrek zeregin erabakigarria izango dute HAPOaren berritzean. Izan ere, esleipendun suertatzen den enpresari asmo handiko parte-hartze prozesua bultzatzea eskatuko zaio, etorkizuneko Laudio guztion artean eraiki ahal izateko. 
Horren xehetasunak datozen hilabeteetan jakinaraziko dira. “Gure HAPOaren berrikuspena legegintzaldiaren hasieran hartu genuen konpromisoa zen, eta, azkenean, udalerria benetan eraldatzea ahalbidetuko du, laudioar guztien zerbitzura”, amaitu du Añibarro Alkateak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide