Julen, euskarazko proiektu onenagatik saritu zuten 2021ean Rockein lehiaketan. Emanaldien zikloak hilaren 16an jarraituko du Teatro Indigesto Zaragozako konpainiaren eskutik, “Secuestrados” antzezlanarekin. Eta urriaren 14an eta 28an, “Meeting point” lana ekarriko duen Cia Ertza Euskadi dantza akrobatiko konpainiak eta “Akabo” lanarekin etorriko den Cia Barsanti Euskadi antzerki-konpainiak bisitatuko dute herria.
Emanaldi guztiak ostiraletan izango dira 20:30etik 21:30era Lamuza plazan. Euria egiten badu, ikuskizunak Aldai plazara aldatuko dira. Programa honekin Gazteria sailak diziplina ezberdinetara hurbildu nahi ditu herriko gazteak, antzerkira, dantzara, zirkura edo musikara, besteak beste. Aisialdiko kultur alternatibak eskaini eta girotzeaz gain.