Duela gutxi hasi den ikasturte berri honetan, udaberri honetan estreinatu den umeentzako “Sorlasean” antzerki ikastaroa berreskuratuko du Laudioko Udalak.
Umeak arte eszenikoen arloan trebatzeaz gain, proiektu horren bidez, Udalak gorputz adierazpena suspertzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzen laguntzea du helburu.
Ikastaroa 21 egunetan egingo da, beti astelehenetan, 17:30etik 18:30era. Urriaren 3an hasi eta martxoaren 27an amaituko da. Tailerrak Kultur Etxean izango dira eta Josune García de Vicuñak (euskaltegiko irakaslea, euskarazko proiektuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) emango ditu.
Jarduerak 2011 eta 2015 artean jaiotako umeei daude zuzenduta (biak barne) eta 35 euro balioko dute. Plazak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta une oro beteko dira indarrean dauden osasun-neurriak. Izena emateko epea datorren asteartean, irailak 20, irekiko da eta ostegunean, hilak 22, amaituko da.
Eskaeren kopurua eskaintza baino handiagoa bada, zozketa publikoa egingo da urriaren 23an, ostirala, 09:00etan.