Laudioko Udalak hutsik dauden herriko merkataritza lokalak dinamizatzeko laguntza sorta jarri du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko ira. 16a, 16:39

Batez ere merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira.

Laudioko Udalak Hiri Ekonomiako Plan Estrategikoa martxan jartzeko pausoak ematen jarraitzen du, udalerriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-jarduera suspertzeko helburuarekin. Laudioko Altxorrak aintzatespenak, Laudio Bizi bonuak, Hiri Ekonomiako Kontseiluaren eraketa edo Laudioko merkataritzaren salmentarako online plataforma bezalako beste ekimen batzuk abian jarri eta gero, Laudioko Udalak, udalerrian hutsik dauden merkataritza-lokalen okupazioa sustatzeko laguntza deialdia jarri du abian.

Laguntza horien helburua hutsik dauden lokalen alokairuaren kostuaren % 50 edo erosketaren % 4 diruz laguntzea da, merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzusektoreko negozioekin okupatzeko. Laguntza horien bitartez Udalak duen helburua da, alde batetik, hutsik dauden lokalei balioa ematea eta merkataritza-giroaren erakarpena indartzea, eta, bestetik, enpresen lehiakortasuna indartzea, merkataritzako eta hirugarren sektoreko balio egitura egoteari lehentasuna emanez, udalerrian erosketa-esperientziaz ahalik eta gehien gozatzeko.

“Laguntza-ildo horren bidez, herrian merkataritza- edo enpresa-jarduera bat hasi nahi duten ekintzaile guztiei lagundu nahi diegu. Era berean, udalerriko merkataritza-guneak berreskuratzea eta indartzea bultzatuko da. Hori egiteko modurik onena berrikuntzan eta kalitatean oinarritutako ekimen ekintzaileak erakartzea dela uste dugu, tokiko ekonomiari balio erantsia emanez”, adierazi du Ander Añibarro alkateak.

Diru-laguntza horietara 10.000 euro bideratuko dira guztira. Nolanahi ere, kreditua agortutakoan erantzunik jaso ez duen eskaerarik badago, Udalak programa horretara bideratutako zenbatekoa handitu ahal izango du, beste deialdi bat egin beharrik gabe.

Eskaerak

Eskaera egiteko, beharrezkoa izango da erosketa- edo errentamendu-kontratua sinatuta izatea (2022ko urtarrilaren 1etik atzeraeraginezko izaerarekin lagunduko da diruz lokal baten errentamendua edo erosketa) eta jarduera ekonomikoa gauzatuko den lokalean EJZn eta Gizarte Segurantzan alta emanda egotea.

Laudioko Udalaren Erregistro Orokorrean (HAZ-SAC) edo egoitza elektronikoan modu telematikoan (www.laudio.eus/es/ayuntamiento/tramites) aurkeztu beharko
dira eskaerak. Edozein kontsulta 944 03 49 80 telefono-zenbakira deituz edo comercio@laudio.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz argituko da, gaian hau
adieraziz: Hutsik dauden lokalak okupatzeko diru-laguntza. Epea urriaren 31n amaituko da. Hala nahi dutenek deialdiaren oinarriak eskuragarri dituzte udalaren webgunean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide