URA Uraren Euskal Agentziak sustatuta egingo diren “Laudioko hirigunean Nerbioi ibaiaren uholdeak galarazteko proiektuaren” lanak direla eta, obrak hasi aurretik horien eragina jasan dezaketen eraikinak ikuskatuko dira. Horretarako, sustatzaileak kartelak jarriko ditu eraikinetan, bizilagunak enpresa esleipendunarekin harremanetan jar daitezen ikuskapen hori egiteko. Horretarako arreta eta lankidetza eskatzen da.
Ikuskapenak hiru fasetan egingo dira. Lehenik, Dr Fleming 5 eta José Aurre 1 eta 3 eraikinak ikuskatuko dira. Bigarren fasean, Nerbioi kaleko 1, 3 eta 5 eraikinak eta Karmengo Ama kaleko 4, 8, 10, 12, 14 eraikinak ikuskatuko dira. Azkenik, Zubiko-Kurajo kaleko 1, 2, 3, 5, 7 eta 9 eraikinak ikuskatuko dira.