Laudioko Udalak CIVILARCH CONSULTORA, S.L. enpresari esleitu dio Jesus Guridi urbanizatzeko oinarrizko eta egikaritze proiektuen idazketa. Eragindako eremuak 6.573,45 metro karratuko azalera du, eta Villosa Etorbidea, Altzarrate kalea eta udal hilerria ditu mugakide.
Proiektuaren bideragarritasuna ziurtatzeko, enpresa esleipendunak egungo egoeraren azterlana eta jasotze planimetriko eta topografikoa egingo ditu, eta azterlan geoteknikoan jasotako datuak integratuko ditu. Laudioko Udalak, bere aldetik, eta ahal den neurrian, proiektugileak lanak egiteko behar duen informazio administratiboa eta teknikoa emango du.
Enpresak gehienez 18 asteko epea izango du oinarrizko eta egikaritze proiektuak aurkezteko.