2021eko udazkenean, Laudioko Udala udalerrian eragina duten soinu-mailen eta horiek herriko eremu urbanizatuetan eta etorkizunean egingo direnetan duten eraginaren zarata orokorraren mapa egiten hasi zen. Udan amaitu zen azterlan horren bitartez, Laudioko udalak kalitate akustikoko helburuen (KAH-OCA) betetze- maila, herrian zarata nagusiak eragiten dituzten iturriak (trafikoa, industria- jarduera, etab.) eta inguruabar horien eraginpean dauden pertsonen aurreikuspena aztertu ahal izan ditu.
“Azterlana landuko dugun Ekintza Planerako oinarria izango da. Planak, udalerriko kutsadura akustikoa kudeatzeko zenbait estrategia eta jarduketa prebentibo eta
zuzentzaile jasoko ditu”, azaldu du Ander Larrinaga Hiri Garapeneko zinegotziak.
Bildutako datu guztiak ostegun arratsaldean aurkeztuko zaizkie herritarrei Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoan, 17:30etik 18:30era. Saioa, plana egiteaz arduratu den AAC, Centro de Acústica Aplicada ingeniaritza enpresak gidatuko du.