Laudioko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak Hirigintza Feminista tailerra diseinatu du ostegun honetarako, udalerriaren diseinua eta hiri-plangintza genero-ikuspegitik aztertzeko. Dinamiken helburua etorkizunera begirako beharrak, helburuak eta estrategiak identifikatzea da, Laudion eragin propositiboa izateko, tresna teorikoen eta praktikoen bidez. Saioa, Col·lectiu Punt 6 hirigileen kooperatibako Blanca Valdiviak eta Roser Casanovasek dinamizatuko dute.
Kooperatiba horrek gune komunitarioak, publikoak eta domestikoak ikuspegi feminista intersekzionaletik birpentsatzeko egiten du lan. Tailerra erderaz izango da eta Lezeaga Aretoan egingo da datorren urriaren 6an, arratsaldeko 18:00etan. Parte hartu nahi dutenek 944 03 48 50 telefonozenbakiaren bidez edo laialaudio@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz eman beharko dute izena aurretik.
Udaleko teknikarien prestakuntza
Hirigintza Feministari buruzko tailerra Udalera ere iritsiko da egun bat geroago, dagokion arloko teknikarientzako prestakuntza gisa. Saioan zehar, eta ariketa praktikoak oinarri hartuta, Udaleko langileak espazioaren azterketan aplikatuko den genero-ikuspegian murgilduko dira, hauek aztertuz: egungo hiri-ereduak eta espazioen diseinu androzentrikoa, eguneroko bizitza informazio-iturri eta hirimetodologia gisa, eta genero-ikuspegiaren zeharkako txertaketa espazio publikoen, ekipamenduen, mugikortasun- eta garraio-sareen, etxebizitzaren, hirisegurtasunaren eta partaidetza eta ekintza komunitarioaren diseinutik.