Laudioko Udalak Laudioko merkataritzaeta ostalaritza-establezimenduak aintzatesten dituzten “Laudioko Altxorrak” sariak banatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko urr. 6a, 07:00

Lehen edizio honetan, herritarren parte-hartzea 878 botora iritsi da, aurkeztutako 12 hautagaitzen artean banatuta.

Datorren ostiralean, urriak 7, 20:30ean, Laudioko Udalak “Laudioko Atxorrak” sarien lehenengo deialdiari dagozkion sariak banatuko ditu. Sari horien helburua udalerriko hiri-ekonomia osatzen duten negozio txikiak sustatzea eta balioestea da, tokiko merkataritza eta ostalaritza-establezimenduak, besteak beste. 

Ekitaldia Lamuza Parkeko Kasinoan egingo da, herritar guztientzat zabalik.

Lehiaketako bost kategoriak hauek izan dira:

1. Tradizioa eta ibilbidea.
2. Berrikuntzako eta erosketako/ostalaritzako esperientzia berriak.
3. Negozio ekintzailea.
4. Euskararen bultzada.
5. “Laudio Berrikusi” sari berezia

Hautaketa sistema

Hautaketa sistemak bi fase izan ditu. Lehenengoan, Epaimahai Teknikoak baloratu zituen jasotako hautagaitzak, herri bozketa bitartez bigarren fasera igaroko ziren establezimenduak hautatzeko zenbait balorazio-irizpide oinarri hartuta.

Horretarako, Laudioko Udalak bozkatzeko gune bat prestatu zuen udalaren webgunean, eta postontzi fisikoak udaletxean bertan.

Aurkeztutako hautagaitza guztien artean, “Laudio Berrikusi” sari berezia emango zaio merkataritza-dinamizaziorako abian jarri berri den proiektu pilotuarekin zerikusi handiena duen negozioari. Proiektu horrek, aplikazio baten bidez, herritarren, merkataritzaren eta udalerriko hiri-bizitzaren arteko topaketa sustatzen du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide