Udalbatzak “Laudioko Altxorrak” sariak banatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko urr. 7a, 23:00

Tradizioaren eta ibilbidearen kategoriako saria Lorearentzat izan da, berrikuntza eta erosketa/ostalaritzako esperientzia berriena Iza Okindegiarentzat, eta negozio ekintzailearen kategoria El Lío-rentzat.

Gaur, 20:30ean, Laudioko Udalbatzak “Laudioko Atxorrak” sarien lehen deialdiari dagozkion sariak banatu ditu. Sari horien helburua udalerriko hiri-ekonomia osatzen duten negozio txikiak sustatzea eta balioestea da, tokiko merkataritza eta ostalaritza-establezimenduak, besteak beste.

Horrela, tradizioaren eta ibilbidearen kategoriako saria Loreari eman zaio, berrikuntza eta erosketa/ostalaritzako esperientzia berriena Iza Okindegiari, eta negozio ekintzailearen kategoria El Lío-ri. Euskararen kategoria Unan Jantzi Dendarentzat izan da, eta merkataritza-dinamizaziorako abian jarri berri den proiektu pilotuan inplikazio handiena duen negozioari emandako Laudio Berrikusi saria Izaskun Etxetresna Elektrikoentzat izan da.

Lamuza parkeko kasinoan egin den ekitaldian, Ander Añibarro alkateak balioan jarri du sari horien lehen edizioa, “tokiko negozioek egindako apustua eta berrikuntza aintzatesteko metodoa delako”.

Hautaketa sistemak bi fase izan ditu. Lehenengoan, Epaimahai Teknikoak baloratu zituen jasotako hautagaitzak, herri bozketa bitartez bigarren fasera igaroko ziren establezimenduak hautatzeko zenbait balorazio-irizpide oinarri hartuta.

Horretarako, Laudioko Udalak bozkatzeko gune bat prestatu zuen udalaren webgunean, eta postontzi fisikoak udaletxean bertan. Lehen edizio honetan, herritarren 878 boto jaso dira, aurkeztutako 12 hautagaitzen artean banatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide