Laudioko Udalak antzerkiaren bidez ahalduntzera gonbidatzen ditu herriko emakumeak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko urr. 12a, 06:30

Ekimena datorren urriaren 19an hasiko da eta Kuluxka Antzerki taldeak gidatuko du. Asteazkenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Laudioko eta inguruko udalerrietako emakumeek oso hitzordu berezia izango dute Lezeaga Aretoan, Kuluxka Antzerkiaren eskutik etorriko den “Izan gaitezen sorginagoak” ekimenarekin. LAIA Laudioko programazioaren barruan eta Laudioko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak bultzatuta, Laudioko sorginen benetako historia eta egungo feminismoarekin duen harremana azalduko duen ikuskizuna prestatu eta gauzatuko da. Dinamika asteazkenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara.

“Dinamikan parte hartzen duten emakumeek, ziur bizitza osoan gogoratuko duten xede garrantzitsu eta aberasgarria aurkituko dute. Dokumentazioa bilatzeaz gain, eszenografia eta jantziak sortuko dituzte, eta musikaz eta dantzaz arduratuko dira.

Lana 2023ko martxoaren 8an iritsiko da ikus-entzuleengana”, zehaztu du Loli Muriel Emakume eta Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak. Performancearen eta antzerki-ekintzaren bitartez, ahalduntzerako espazioa sortu nahi da. 

Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango emakumeek aurretik arte eszenikoetan esperientziarik izatea, helburua talde-sorkuntzaren bitartez eguneroko arazoak ikusaraztea delako. Oraingoan, antzezlana sorginei eta feminismoari buruzkoa izango da. Parte hartu nahi dutenek 944 03 48 50 telefonozenbakiaren bitartez edo laialaudio@laudio.eus helbidera mezu elektroniko idatziz eman beharko dute aurretik izena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide