EAEko hamabost bat emakume alkatek eta zinegotzik politika arloko menderakuntzaren eta gatazken aurkako prestakuntza jaso dute Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko urr. 17a, 23:52

Basqueskolak antolatutako prestakuntza Maru Sarsasola Anzola adituak zuzendu zuen.

EAEko hamabost emakume alkatek eta zinegotzik hartu dute parte Virginia Wolf Basqueskolak, emakumeen ahalduntzea sustatzen duen hautetsien sareak, emandako “Menderakuntza eta pertsonen arteko gatazkak politikan” izeneko prestakuntza saioan. Laudioko Udalarekin elkarlanean Basqueskolak antolatutako tailerra irailaren 22an eta 29an eta urriaren 6an egin zen Lezeaga Aretoan.

Maru Sarasola Anzola talde eta erakundeetan adituak zuzendu zituen saioetan, emakume politikariek politikan emakumeen aurka erabiltzen diren menderakuntzateknikak identifikatu ahal izan zituzten, ikusezintasuna eta umiliazioa, barregarri
uztea, informazioaren atxikitzea edo errua, besteak beste.

Horrela, tailer horren bitartez, emakume alkate eta zinegotziek aipatutako tekniken ondorioak gutxitzeko eta desaktibatzeko tresnak eskuratu zituzten. Oraingo honetan, Laudio, Amurrio, Artziniega, Burgelu, Getxo, Ortuella eta Santurtziko
hautetsiek hartu zuten parte.

Basqueskola

Basqueskola Emakundek eta Eudelek bultzatutako sarea da. Emakumeen ahalduntzea bilatzen du, bai eta haientzako espazio propioa sortzea ere, eragin politikorako aliantzak ehuntzeko, berdintasunerantz aurrera egiteko estrategia gisa, garapen pertsonal eta kolektiborako tresnak eskainiz. Azken batean, ingurune politikoan euskal emakume hautetsien benetako berdintasuna bultzatuko duten aldaketak bilatu nahi dira, emakumeen eta gizonen berdintasunezko parte-hartze soziopolitikoa zailtzen duten estereotipoak eta rolak zalantzan jarriz.

Ikasturte honetan, Basqueskolak beste gai batzuei buruzko prestakuntza eta jardunaldiak eskaini ditu, hala nola genero-ikuspegia duen komunikazio politikoa, hizkuntza ez-sexista eta inklusiboa edo zaintza feministak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide