Laudio BHI Institutuak Erasmus+ programa hartuko du aurten ere, Europan hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzeko EBren mugikortasun ekimena. Oraingo honetan, Lituaniako Šilutės Martyno Jankaus pagrindinė mokykla, Greziako 7th High School of Trikala eta Italiako ICS di San Giorgio di Mantova ikastegietatik etorritako 30 ikaslek eta 8 irakaslek bisitatuko dute Laudio.
Aurten ikastetxeek garapen jasangarrian oinarritutako Click on Sustainability proiektua landuko dute. Hain zuzen ere, eta gazteak etorkizuneko belaunaldien gaitasuna arriskuan jarriko ez duen eta bermatuko duen garapen jasangarriaren alde egitearen garrantziaz kontzientziatzeko, Laudioko ikasleek –45 ikaslek parte hartzen dute– eta irakasleek jasangarritasunean oinarritutako jarduera-programa zabala programatu dute, bisitariek Laudioko eta inguruko ondare aberatsa goza eta ezagut dezaten. Bisita datorren igandera, urriaren 23ra, arte luzatuko da.