Laudioko Udalak trafikoarekin partekatutako sare batean integratuko ditu udalerriko bidegorriak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko urr. 20a, 16:18

Bidegorria kentzeko eta haren azalera oinezkoentzako espaloiaren mesedetan txertatzeko, Laudioko Udalak bidegorriari dagokion zoladura eraistea proposatu du.

Laudioko Udalak, udalerrian bizikletaren erabilera sustatzeko eta txirrindularien zein oinezkoen segurtasuna bermatzeko xedez, trafikoarekin partekatutako sare batean ezarriko ditu bidegorriak udalerrian zehar, betiere segurtasun-baldintzetan eta bizikleta galtzadan erabat integratzeko moduan. Laudioko Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planaren (HMJP) arabera, Laudiok Zumalakarregi kaleko bidegorria kenduko du.

“Laudioko egungo bizikleta sarea Zumalakarregiko ardatzean loturarik ez duten tarteetatik igarotzen da, oinezkoek presentzia handia duten lekuetatik. Horregatik, Zumalakarregiko bidegorri bereizia kendu egingo da, bestela Zumalakarregi, berez, ziklo-kale bihurtuko litzatekeelako, eta espaloian oinezkoekin egon daitezkeen gatazkak saihesteko”, Joseba Amondo Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak zehaztu duenez.

Bizikletak Zumalakarregiko espaloitik ateratzeko, beharrezkoa da bidegorriak gaur egun hartzen duen espazioa berrantolatzea, batez ere 1 eta 27 zenbakien arteko tartean. Tarte horretan zoladura oso egoera txarrean dago eta desnibelak daude.

Gauzak horrela, bidegorria kentzeko eta haren azalera oinezkoentzako espaloiaren mesedetan txertatzeko, Laudioko Udalak bidegorriari dagokion zoladura eraistea eta azalera hori zolatzea proposatzen du, oinezkoentzako gunean duen akabera bertsua emanez.

Obrak egiteko, Udalak 92.044,25 euroko partida ekonomikoa erabiliko du. Eta gauzatzeko epea zortzi astekoa izango da. Lizitazioa urriaren 25era arte egongo da zabalik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide