Laudioko Udalak Laudio Bizia 2022ko bonuen bigarren deialdia jarri du abian

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko urr. 29a, 08:00

Kanpaina datorren asteartean, azaroaren 1ean, hasiko da, eta hilaren 30era arte luzatuko da Laudio Bizia bonuen lehen deialdiaren arrakastaren ondoren, Laudioko Udalak bigarren txartel tirada bat jaulkiko du, udalerriko merkataritza-jarduera sustatzeko.

Bonuak azaroaren 1etik 30era egongo dira eskuragarri, eta epe horretan erosi eta trukatu beharko dira. Ekimen horren bidez, Laudioko udal-ingurunean autonomoak, mikro enpresak eta enpresa txikiak indartzen eta babesten lagundu, merkataritza sektorea dinamizatzeko eta kontsumoa sustatzeko ardatza izan, eta establezimenduek COVID-19aren pandemian jasandako mugek sortutako kalte ekonomikoa arindu nahi da.

Oraingo honetan, bonuak bi modalitatetan banatuko dira:

  • Merkabonoak: txikizkako merkataritzarako bonuak. Bonu horiek 30 euroko eta 15 euroko balioa izango dute, eta 20 eta 10 euroan erosi ahal izango dira, hurrenez hurren.
  • Tokiko bonoak: tokiko ekoizleentzako bonuak. Bonu horiek 8 euroko balioa izango dute eta 4 euroan erosi ahal izango dira.

Pertsona bakoitzak 30 euroko bi bonu, 15 euroko lau bonu edo 30 euroko bonu bat eta 15 euroko bi bonu eskuratu ahal izango ditu, Merkabonoetan, eta 8 euroko hiru bonu Tokiko bonoetan. Hori bai, erosketa-tiket bakoitzeko bi kupoi baino ezin izango dira trukatu.

Bonuak Internet bidez erosi ahal izango dira laudiobizia.eus webgunean, eta erosketa egin ahal izateko beharrezkoa izango da erregistratzea.

Gainera, azaroaren 1etik 11ra (1. eguna izan ezik, jaieguna delako), 9:30etik 12:00etara, informazio-gune bat egokituko da udaletxeko sarreran (HAZaren eta udaltzaingoaren artean), bonuak erosterakoan sor daitekeen edozein zalantza edo gorabehera konpontzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide