Laudioko Udalak El Manzanalen hasi du 2022ko asfaltatze kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko urr. 31a, 07:00

Zoladura hobetzeko lanak udalerriko 13 bide eta kaletan egingo dira.

Obrek gehienez ere zortzi asteko epea dute gauzatzeko Laudioko Udalak astelehen honetan, urriaren 24an, hasi ditu 2022ko kanpainako asfaltatze-lanak. Hiri-zoladura hobetzeko lanak El Manzanal auzoan (Sagasti) hasi dira, eta Leziagabide kaletik jarraitu dute, 7. zenbakira arte, hain zuzen ere.

Halaber, Goienuri kaleko lineako aparkalekuan ere esku hartu da, Ellakuri kaleko 1 eta 23 zenbakien artean.

Datozen egunetan taldeek Goikoetxe inguruan jarraituko dute, 1, 3 eta 5 zenbakietan, eta Zumalakarregi kaletik, 14-16 zenbakien parean, hau da, Tierra de Ayala kalearen izkinatik Jose Arrue margolariaren kalearen elkarguneraino arituko
dira. Santa Kruz ermitarako igoera ere berritu egingo da, baita 1 eta 3 zenbakietarako sarrera ere. Santa Anako bidearen zorua ere ordeztuko da Iturralde kaleko 4. zenbakitik dagoen sarreratik Aretako pilotalekuko aparkalekuraino.

Errotari kalean, blandoiak eta zorua konponduko dira, Goikoetxeko zubitik Errotari industrialdeko 3. etxadiraino. 2022ko asfaltatze kanpainak Oketa eta Motxotekale kaleetan jarraituko du.

Lehenengo kasuan, kale-tartea 8. zenbakitik Latiorrondo kaleraino egokituko da. Motxotekaleko esku-hartzea aparkalekuaren goiko aldetik 17. zenbakiraino egingo da.

“Deskribatutako bide tarteetako zoruaren egungo egoera dela eta, beharrezkoa da berritzea, errodadura-geruzaren akatsak kentzeko, zoladuraren hondoratze puntualak konpontzeko eta, horrela, ibilgailuen zirkulaziorako zoru segurua bermatzeko”, zehaztu du Joseba Amondo Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Era berean, eta hobetzeko azpieremu gisa, lanen esleipena jaso duen LAUDIO 2022 ABEEak, Elorza Maisuaren kaleko oinezkoen pasabidean galtzada-harrizko patroiarekin inprimatutako asfaltoa jarriko du, une honetan bertan dagoen galtzada-harriaren ordez, Goienuri Bideko zuloak estaliko ditu Andetxaga baserrirako igoeran, eta Latiorroko ikastetxe publikoaren parean dagoen oinezkoen-pasabidean abiadura murrizteko badena handituko du.

280.584,45 euroko aurrekontua duten lanak datozen zortzi asteetan amaitzea aurreikusten du Laudioko Udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide