Urtea amaitu arte, Laudiok bere bizitzaren parte handi bat gure herrian bizi izan zen Jose Arrue margolari ospetsuarekin egingo du bat berriro. Bere ibilbide artistiko apartak betiko iraungo duela inork zalantzan jartzen ez duen arren, Laudioko Udalak bere memoria berreskuratu eta bizirik mantendu nahi du. Joan den udaberriaz geroztik, herritarrek eta bisitariek margolariaren pintura-lanetako lau ikus ditzakete tren-geltokiko tunelean. Baina udazken honetan berriro ere gogoratu ahal izango dute, orain arte ezagutu ez diren artelanekin osatutako pintura-erakusketaren bidez. Gainera, erakusketaren katalogo bat argitaratuko da, “margolari gogoangarri honen lan bakar bat ere ahaztu ez dadin”, nabarmendu du Ander Añibarro alkateak.
Erakusketa, halaber, bertako artistaren proiekzio unibertsalari buruzko bi hitzaldiko zikloarekin indartuko da. Saioak azaroaren 4an eta 11n izango dira, Kultur Etxeko Arraño aretoan. Eta datorren abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, Lurdes Umerez artistak, 2004an Ruperto Urquijo konpositorearen estatua egin zuen artista berak, egindako margolariaren estatua inauguratuko da Alberto Acero plazan.
Era berean, azaroan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek margolariaren irudia eta ondarea ezagutuko dituzte, berariaz prestatutako materialekin, unitate didaktiko batzuen bidez.
“Jose Arrue Laudion jaio ez bazen ere, bere bizitzaren zati nagusia bere gorpuzkinak hartzen dituen herrian bizi izan zen. Ohore handia da bere bizitza osoa ikusten zuen nekazal mundua pasioz eta xehetasunez erretratatzen eman zuen bizilaguna gogoratzea. Bere marrazkien bidez informazio asko utzi zigun”, goraipatu du alkateak.
PROGRAMATUTAKO JARDUERAK
HITZALDIAK
• Azaroak 4, ostirala. 18:30 Kultur Etxeko Arraño aretoa. Egoitz Bernaola Luxa: José Arrue [1885-1977]. Antes y después de la guerra.
• Azaroak 11, ostirala. 18:30 Kultur Etxeko Arraño aretoa. Amaia Mujika Goñi: Herri janzkera Jose Arruen begiradan - Laudio y sus gentes, vestidos por José Arrue.
PINTURA ERAKUSKETA: Azaroaren 24tik abenduaren 15era. Kultur Etxea.
ESTATUA: Abenduak 13, asteartea (Santa Luzia). 13:30ean. Alberto Acero plaza. Lurdes Umerezek Jose Arrueren omenez egindako estatuaren inaugurazioa.