Laudioko Udalak hesiz itxiko ditu Pagolar mendiko larreak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko aza. 8a, 16:49

Esku-hartze horrekin, 15 hektarea inguruko larreak herriko animalientzako eta abeltzainentzako gune seguru bihurtuko dira. Gailurrak garbi edukitzea ere suteen aurkako Udalaren prebentzio- eta borroka-estrategiaren parte da.

Gaur egun gutxi erabiltzen den eta sastrakaz beteta dagoen Pagolar mendiko larreari eusteko asmoz, Laudioko Udalak mendiaren perimetroa itxiko du. Lursailak ez du Kanadako pasabideen bidezko mugarik, ezta A-625 errepiderako itxiturarik
ere.

Esku-hartze horren bidez, Laudioko Udalak herriko animalientzako eta abeltzainentzako gune seguru bihurtuko du 15 hektareako larrea. Azken hamarkadan, batez ere Larrazabal, Lekanda eta Lekandazar auzoetako bizilagunek erabili dute mendi-eremu hori. Jarduketa horrekin, Laudioko abeltzaintza zaintzea eta tradizioari jarraipena ematea espero da.

28.536,16 euroko aurrekontua duen jarduketa bai abeltzainentzat bai larrearen mantentze-lanetarako positiboa baldin bada, Mostatxako hegalean bigarren eskuhartzea egitea aztertuko da. Horrela, udalerriko larre-eremuak 5 eta 6 hektarea artean handituko dira.

Suteen aurkako prebentzioa eta borroka

Horrez gain, soropilak garrantzi gutxiko suteak zabaltzea eragotziko du. Gailurrak garbi izatea Udalaren suteen aurkako prebentzio- eta borroka-estrategiaren parte da. Izan ere, gaur egun, Udala mazela horretan dagoen pagadia berreskuratzeko lanean ari da.

Gainera, hesiz itxi beharreko eremuak alertze-azalera txiki bat eta basa-pinuzko beste bat ditu. Bi espezieak bateragarriak dira baso eta larre sistema horiek garatzeko, eta, etorkizunean, eremu egokitua sortzeko aukera emango dute. Duela 15 urte landatutako haritz-unadak ere errespetatuko dira, babesleak mantentzen jarraitzen dutelako eta abereek ez kaltetzeko adinako garapena dutelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide