Laudiok euren etxebizitzetako giltzak Udaltzaingoak zaintzeko aukera ematen die BetiOn telelaguntza-zerbitzua duten adinekoei

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko aza. 11a, 17:51

Neurri horren helburua beharrezkoa izatekotan larrialdi-zerbitzuen esku-hartzea erraztea da.

Eusko Jaurlaritzaren BetiOn telelaguntza-sare publikoa erabiltzen duten Laudioko adinekoek giltzak zaintzeko zerbitzua dute erabilgarri Udaleko gizarte-zerbitzuetan, 2021az geroztik dago martxan. Neurri horren bitartez, Laudioko Udalak larrialdizerbitzuen esku-hartzea erraztu nahi du, beharrezkoa izanez gero. Izan ere, etxebizitzetako giltzak Udaltzaingoak zainduko ditu.

“Pertsona batek telelaguntzako alarma-aparatua erabili ondoren erantzuten ez duenean edo laguntza eskatu eta gero etxea zabaldu ezin duenean, garrantzitsua da Poliziarentzako, anbulantzietarako edo suhiltzaileentzako sarrera arintzea. Horixe da giltzak gordetzeko zerbitzu honen azken helburua”, azaldu du Loli Muriel Gizarte Ongizateko zinegotziak.

Zerbitzua doakoa da, eta bakarrik edo bikotekidearekin bizi diren eta BetiOn zerbitzuaren erabiltzaile diren pertsonei dago zuzenduta. Era berean, Laudioko Udalak eskatzaileetako bat mendekotasun egoeran egotea eskatuko du. Zerbitzuari buruzko xehetasun guztiak emateko, Udalak informazio hitzaldia emango du azaroaren 18an, 12:00etan, Erabilera Anitzeko Aretoan, Udaletxeko plazan.

BetiOn

BetiOn, urteko egun guztietan, 24 orduz, erabiltzaileei etxean etengabeko arretazerbitzua izateko aukera ematen dien telelaguntza-zerbitzua da. Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonek, mendetasun aitortua (I, II, III gradua) dutenek, mendetasun arriskuan dauden 65 urtetik gorakoek (gutxienez 23 puntu baloraziobaremoan) eta isolamendu sozialeko arriskuan daudenek (udaletako oinarrizko Gizarte Zerbitzuek zehaztutakoa) erabil dezakete zerbitzu hori.

Zerbitzuaren kostua 4 eurokoa da hilean, bizikidetza-unitatearen diru-sarreren ondoriozko salbuespenak izan ezik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide