Aurten ere, azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Laudioko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak egitarau zabala antolatu du datorren ostegunetik, hilak 17, abenduaren 2ra arte. Egitarauak artile ekintza klasikoa, autodefentsa feminista, antzerkia, musika eta poesia tailerra eta Herriko Plazan egin ohi den elkarretaratzea jasotzen ditu.
EGITARAUA
Azaroaren 17a. Artile tertulia. 18:00etan Lezeaga Aretoan. 2012. urteaz geroztik, azaroaren 25a dela eta, Laudioko Udalak ekimen hau bultzatu du, udalerriko kaleak lila kolorez tindatzeko eta indarkeriari buruzko sentsibilizazioan herritarren interesa pizteko. Aurten Herriko Plazan izango da ekintza, azaroaren 24an, 11:30ean.
Azaroaren 17a. Laudioko Beldur Barik bideoen aurkezpena. 18:00etan Lezeaga Aretoan. Aiaraldeko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako film laburren sari banaketa hurrengo egunean, azaroaren 18an, izango da Amurrioko Antzokian, 18:00etan.
Azaroaren 20a. Autodefentsa feministako tailerra. 10:00-14:00 eta 15:30-19:30 Lezeaga Aretoan. Autodefentsa feminista indarkeria sexistaren eta patriarkatuaren aurkako estrategia feminista da. Hausnarketarako gunea da, indarkeria matxista mota guztiak identifikatzeko, baita pasiboak ere, ez kolperik, ez irainik ez dituztenak. Jarduera Maitena Monroy aktibista feminista, fisioterapeuta, indarkeria matxistaren prebentzioan aditu eta hezitzaileak dinamizatuko du.
Azaroaren 25a. Adierazpen instituzionalaren irakurketa Herriko Plazan. 12:00etan.
Azaroaren 25a. 18:30 ELKARRETARATZEA indarkeria matxistaren aurka Herriko Plazan, Solastiar, Avillo, Jakaranda eta Etawasol elkarteek antolatuta.
Azaroaren 26a. Indarkeria matxistaren aurkako I. Padel Club Laudio Txapelketa.
Azaroaren 30a. Familientzako txotxongiloak. 18:00etan Aretako liburutegian. Sinopsia: Nork dio neska batek ezin duela pirata izan? Ametsek argi du pirata izan nahi duela. Horretarako, abentura batean murgilduko da zorionaren giltzaren bila (euskaraz).
Abenduaren 1a. Tailerra: emakumeen partaidetzarako oztopoak hautsiz. 18:00etan Lezeaga Aretoan. Marina Sagastizabal soziologian doktore eta ikerketa feministetan eta genero-azterlanetan espezializatuak dinamizatuko duen tailerraren helburua hiru esparru desberdin uztartzeko oztopoak, estrategiak eta aukerak aztertzea da: etxeko eta familiako lana, enplegua eta partaidetza soziopolitikoa.
Abenduaren 2a. Andre zaharren manifestuko antzerkia, musika eta poesia. 18:00etan Lezeaga Aretoan. Umorea eta errebindikazioa uztartzen dituen antzezlana Mari Luz Estebanen “Andre zaharren manifestua” liburuan oinarrituta dago. Eta Metrokoadroka kolektiboaren partaidetza du (euskaraz).