Laudioko Udalak aparkaleku publiko berria egokituko du Aretan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko aza. 21a, 21:55

Aparkalekua Gasteiz eta Landeta kaleetako kirol-zelaiaren ondoko lursailean egongo da.

Laudioko Udalak akordioa lortu du Vitoria-Gasteiz eta Landeta kaleetako kirolzelaiaren ondoko lursailaren jabeekin, doako aparkaleku publiko gisa egokitzeko.

Horrela, auzoak 35 aparkaleku gehiago izango ditu. “Neurri horrekin, inguruko bizilagunen aparkaleku-beharrei erantzuten saiatzen gara, eta, gainera, autoa partekatzen duten eta bidesaria dagoen lekua elkargune gisa erabiltzen duten pertsonentzat disuasio-aparkaleku gisa erabiltzeko aukera emango dugu”, adierazi du Ander Larrinaga Hiri Garapeneko zinegotziak.

Laudioko Udala dagoeneko 1.841 metro karratuko azalera duen lursaila egokitzeko lanetan ari da. Oraingo honetan, lursail horretarako errentamenduaren edo alokairuaren formula aukeratu da, udalerriko beste espazio batzuetan erabiltzen den sistema bera. Errentamendu horrengatik Udalak 1.452 euro ordainduko ditu hilean.

“Landaluzeko kasuan bezala, alokairu-sistema aukeratu dugu, izan ere, zaila da aparkaleku gisa erabiltzeko moduan dauden udal-lursailak lortzea”, gaineratu du zinegotziak. 

Ekimen hori, Udalak azken hilabeteetan herritarren lehentasunak ezagutzeko haiei entzuteko abian jarritako prozesu nagusietatik sortu da. Horietan ondorioztatu denez, esku hartuko den eremuan ez dago aparkaleku publiko nahikorik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide