Laudioko Udalak 2023-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategiko berria onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko aza. 28a, 19:03

Plan berriak talde eta elkarteentzako diru-laguntzetara bideratutako zenbatekoa handitzea aurreikusten du, baita arrisku egoeran dauden familientzako izaera sozialeko laguntzetara bideratutakoa ere. 

Laudioko Udaleko Gobernu Taldeak 2023-2027 aldirako Diru-laguntzen Plan Estrategiko (DPE-PES) berria aurrera onartzea lortu du gaur arratsaldeko osoko bilkuran. Udalak berak udalerrian kultura, kirol eta gizarte arloko jarduerak egiten dituzten taldeekin duen harremana antolatzeko funtsezko dokumentua da.

Berrikuntza nagusi gisa, eta 2023rako onartutako aurrekontuarekin bat etorriz, Udalak ematen dituen diru-laguntza nagusietan igoera orokorra esleitu da DPEPESen. Hala, kirol eta kultura arloetako diru-laguntza izendunak % 5a handituko dira, eta lehia librekoak % 60a. Bestalde, auzoetan jai-jarduerak antolatzen dituzten taldeentzako diru-laguntza ere % 30a handituko da, eta 9.000 euro emango zaizkio auzo bakoitzari.

“Gure tokiko elkarteak eta kolektiboak funtsezkoak dira nahi dugun Laudio eraikitzeko. Kulturarik gabeko herria, jarduerarik gabekoa, nortasunik gabeko herria da. Laudion sortzen jarraituko dugu eboluzionatzeko”, zehaztu du Ander Añibarro alkateak. 

Kultura eta kirola ez dira izango diru-laguntzak handituko diren arlo bakarrak. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eta Euspeneko Udal Programakoak ere batera handitu dira, 625.000 euroraino, legegintzaldiaren hasieran baino % 40 inguru gehiago. “Gure helburua argia da: inflazio handiak familia ahulenetan dituen ondorioak arintzen laguntzea. Are gehiago gaur egungo testuinguruan, izan ere oraindik nabariak dira Covid-19aren ondorioak”, gogorarazi du alkateak.

Plan Estrategiko berriak udalerrian jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzera bideratutako diru-laguntzak ere jasotzen ditu, eta, horrela, Udalak APILLen jarduera dinamizatzeko duen konpromisoa –zuzkidura 45.000 euroraino handituz–, ekintzaileentzako laguntzak eta Laudio Group, besteak beste, indartzen ditu.

Horrela, DPE-PESek Udalaren eta udalerriko kirol-, ekonomia-, gizarte- eta kulturaeragileen arteko harreman-eredu berria finkatzen du, diru-laguntzen zeregina indartuz udal-garapenean eragina izango duten jarduerak gauzatzeko bitarteko gisa, eta legegintzaldi honetan abian jarritako laguntza-ildo berri guztiei epe ertainean eutsiz (merkataritza-lokalak alokatzeko laguntzak, langabetuak kontratatzeko laguntzak, gazteei zuzendutako alokairurako laguntzak, etab.).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide