Udalak “Laudioko Begiratoki Turistiko Digitala” estreinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko aza. 30a, 20:00

Proiektu berritzaile horri esker, edozein pertsonak Laudioko interesgune nagusietara era autonomoan sartzeko eta horietan zehar ibiltzeko aukera izango du, haietara fisikoki joan beharrik izan gabe.

Laudioko Udala joan den udan lantzen eta bultzatzen hasi zen “Laudioko Begiratoki Turistiko Digitala” proiektua abian da dagoeneko. Ekimen horren helburua herriko ondare kultural eta natural aberatsari balioa ematea da, laudioarrek eta bisitariek ezagutu dezaten. Horrela, azpimarratzekoa da lanaren ildo nagusietako bat udalerriko baliabideak edozein bisitarirentzako egokitzea izan dela, irisgarri eta, beraz, edonorentzat gozagarri bihurtuz, haien egoera fisikoa edozein dela ere.

Horrela, gaurtik bertatik, edonor sartu ahal izango da webgune honetara eta, era birtualean, Laudioko hainbat puntutatik paseatu, bere ondarearen ikuspegi berriak ezagutu eta ondare elementuei (ermitak, plazak, mendiak, etab.) buruzko informazio interesgarria lortu.

360º Argazkiak

Udalak DIELMO 3D enpresarekin gauzatu duen proiektu berritzaile horri esker, edozein pertsonak Laudioko interesgune nagusietara era autonomoan sartzeko eta bertatik ibiltzeko aukera du, haietara fisikoki joan behar izan gabe. 

Horretarako, bereizmen handiko 360º-ko argazkiak erabili dira. Gainera, herritarrek eta bisitariek Laudioko historia eta nortasuna gehiago ezagutu dezaten, proiektu bisual eta interaktibo hau osatzen duten elementu guztiei informazioa gehitu zaie, euskaraz eta gaztelaniaz.

“Teknologia berriak erabiliz, udalerriko ondare-eskaintza zabaldu eta irisgarri egingo dugu, tokiko ondarea eta udalerriko baliabideak digitalizatzeaz gain”, nabarmendu du Ander Larrinaga Hiri Garapeneko zinegotziak.

Laudioko Begiratoki Digitala

Oraingoz, baliabide hauek txertatu dira “Laudioko Begiratoki Turistiko Digitalean”:
• Laudio Basabideak-eko hainbat puntu natural (Goikogana, Kamaraka, Arraño, Alpitsu… gailurrak, baita ibilbideetako funtsezko puntuak ere, adibidez, Luja, San Bartolome, Nerbioiko Parke Lineala, etab.).
• Laudioko baselizak eta elizak (Lamuzako San Pedro, Ermualde, San Joan ermita, San Roke ermita, San Antonio ermita, etab.).
• Lamuzako parkea eta bertan dauden espazioak.
• Anuncibaiko zubia, Katuxa-Ibarra jauregia, Ugartetarren dorretxea eta Laudioko ondareko beste elementu batzuk.

“Etorkizunean, plataforman Laudioko espazio eta ondare-elementu berriak sartzea gustatuko litzaiguke, esperientzia fisiko hobea eskaintzeko”, gaineratu du zinegotziak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide