Laudioko Udalak herritarrekiko partaidetza eta komunikazioa hobetzeko urratsak ematen jarraitzen du. Laudioko Udalak bizilagunen eskura jarri duen azken tresna Linea Berdea zerbitzua da, doako App mugikorra. Dagoeneko 500 udalerrik baino gehiagok osatzen dute zerbitzu hori, eta kaleen itxura babestea du helburu.
Altzarien eta tresnen bilketa kudeatu ahal izateaz gain –duela hilabete batzuk jarri zen martxan–, laudioarrek Udalari jakinarazi ahal izango dizkiote herriko hiriekipamenduan antzematen dituzten gorabeherak eta kalteak. “Herritarrek parte hartzeko tresna horri esker, bertatik bertara ezagutuko ditugu udalerriko beharrak, eta denbora laburragoan eman ahal izango diegu konponbidea. Oso prozedura azkarra eta erraza da”, aurreratu du Maite Cortazar Herritarren Partaidetzarako zinegotziak.
Zerbitzu berri hori erabili ahal izateko, Linea Berdea APPa deskargatu behar da, doan. Hortik aurrera, gorabeheraren berri eman nahi den udalerria hautatu beharko da, Laudio kasu honetan, eta hautemandako akatsa adierazi. Pantailan, gorabehera-tipologia desberdinak jasotzen dituen zabalgarria agertuko da, erabiltzaileak jakinarazi nahi duena hauta dezan. Era automatikoan, APPak akatsaren koordenatu zehatzak detektatuko ditu. Ondoren, tresnak akatsaren argazkia eta horri buruzko oharra eranstea eskatuko du.
Jakinarazpenak Udaleko langileei iritsiko zaizkie zuzenean, izapideak hasteko eta antzemandako gorabeherari konponbidea emateko. Egoera aldatzen bada, abisua eman duen pertsonak ere jakinarazpen bat jasoko du telefono mugikorrean. Gehienez ere 48 orduko epean, eta erabat doan, arlo horretako aditu-talde baten erantzuna jasoko da.
Laudioko Udalak Linea Berdea zerbitzua erabiltzera eta udalerriko gizarteongizateko aurreikuspenak betetzera animatu nahi ditu herritarrak.