Joan den astelehenean, abenduaren 12an, Laudioko Udalak 2022ko ekaina, uztaila, abuztua eta iraila bitartean euskara ikastaro trinkoetan ikasi zuten guztiei bekak ematea onartu zuen.
Deialdira 45 eskabide aurkeztu ziren, 24 emakume % 53,3) eta 21 gizon (% 46,7). Bakarrik bi eskabide ukatu ziren, baldintzak ez zituztelako betetzen.
Euskaltegiei begira, 39 eskaera ( % 86,7) Udal Euskaltegian egindako ikasketei dagozkie eta 6 (%13,3) bestelako euskaltegiei.
Eskatzaileen %88 langabezian zeuden (ikasleak gehienak) eta, kasu horietan, jasotako laguntza handiagoa izan da.