Laudiok osasun zerbitzu eta baliabide gehiago izango ditu Osasun Zentro berrian

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko abe. 19a, 10:55

Irisgarritasun-plan espezifikoa duen osasun azpiegitura berriak lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko kontsultak hartzeaz gain, etxeko ospitalizazioa, erradiologia eta osasun mentala ere hartuko ditu.

Duela hilabete batzuk Ander Añibarro alkateak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak herritarrei Laudioko Latiorro auzoan osasun zentro berria eraikitzeko proiektua aurkeztu zieten; gaur egun Zumalakarregi kalean dagoena ordezkatuko du.

Osasun azpiegitura berrian (gero eta xehetasun gehiago ezagutzen goaz) Eusko Jaurlaritzak 11,6 milioi euro baino gehiagoko inbertituko ditu, eta 7.208 metro karratuko azalera erabilgarria izango du, egungo anbulatorioaren hirukoitza baino gehiago. Zerbitzu zorroa areagotzea, beste udalerri batzuetara ez joateko Zentro berria funtzionalagoa izango da eta laguntzako beharrizan berriei egokituta egongo da; horrek ematen den zerbitzu zorroa zabaltzea ahalbidetuko du. 

Hala, lehen mailako arreta zerbitzuaz gain, osasun zentroak nobedade gisa honako kontsulta hauek ere hartuko ditu: arreta espezializatua, kanpo kontsultak, etxeko ospitalizazioko zerbitzuak erradiologia eta osasun mentala. Horrek guztiak esan nahi du laudioarrek ez dutela beste osasun gune batera joan beharko tratamendu espezializatua jasotzeko, hala nola Galdakaoko ospitalera edo Basauriko osasun zentrora.

“Osasun zentro berriaren onura nagusietako bat udalerrian bertan kontsulta edo arreta espezializatua jasotzeko erosotasuna da; horrela herritarren bizi kalitatea
hobetuko da”, zehaztu du Ander Añibarrok.

Laudioko biztanleez harago, aintzat hartu behar da zerbitzu berri horiek Aiarako 42.000 biztanleentzat ere eskuragarri egongo direla; haien osasun beharrizanei erantzuteko erreferentziazko gunea izango da eta modu horretan Laudioren izaera indartuko da eskualdeko buru gisa.

Kokapena eta ibilbide denborak

Osasun zentro berria Latiorro auzoko Goikogane eta San Martin kaleen arteko ertzean egongo da. “Eraikinak lurzoruaren 2.000 metro karratu baino gutxiago okupatuko ditu, hots, partzela berdearen zati txiki bat. Proiektu horrek, inolaz ere, ez ditu haurren parkea edo Latiorroko aisialdirako gune esanguratsuak kenduko”, argitu du alkateak. Osasun zentro berriaren kokapenerako partzela hori aukeratzeko arrazoia udalerriaren hirigintza baldintzak izan dira. Indarreko araudiaren arabera, larrialdi zerbitzuak ematen diren espazio berria eraikitzean arriskuen aurrean (hala nola uholdeak) segurtasun eta babes baldintza batzuk bete behar dira, eta udalerriko beste toki batzuetan ezin dira bete.

“Toki hori aukeratu da ezaugarri horiek dituen azpiegitura sortu ahal izateko hirigunetik gertuen dagoen espazioa delako. Araudi guztia bete behar dugu eta horrexegatik aukeratu dugu Latiorro osasun zentro berrirako gune gisa”, gaineratu du alkateak.

Edonola ere, Laudioko Udalak udalerriko toki ezberdinetatik osasun zentro berrira dagoen distantziaren denbora errealeko ikerketa egin du. Garatutako analisiak honako hau adierazi du: osasun zentro berrira oinez 10 minutu edo gutxiagora 5.100 laudioar daude (egungo anbulatorioan 4.000 pertsona dira), eta 15 minutura edo gutxiagora 10.800 pertsona (egungo anbulatorioan 8.240 pertsona dira). Horrek onura dakar osasun zentrora oinez egiteko joan etorrien denboran.

Irisgarritasuna osasun zentro berrira

Gainera, espazioaren erosotasun eta irisgarritasun unibertsala bermatzeko, Udala jarduketa berriak garatzen lanean ari da; osasun zentroa zabaltzen denerako prest egongo dira. Hala, igogailu berria jarriko da eta gaur egun Latiorrora iristeko dagoen aldapa saihestu ahal izango da. “Nahiz eta gaur egun aldapa horiek irisgarritasun irizpideak bete, uste dugu ezinbestekoa dela igogailu berri batekin indartzea”, adierazi du Ander Añibarrok.

Halaber, aparkaleku berria sortzeko beharrezko aurrekontua esleitu da. Osasun gune berritik 2 minutu baino gutxiagora egongo da (oinez) eta aparkatzeko 800 plaza baino gehiago izango ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide