Aurten ere, Laudioko Udalak, Gabonetako saskiaren ordez tokiko merkataritzan kontsumitzeko Gabonetako bonu bat emango die langile publiko guztiei. Horrela, 2020an lehen aldiz martxan jarri zen eta Rural Kutxarekin lankidetzan eta sindikatuen eta udal langileen akordioarekin egiten den ekimenaren hirugarren edizioa izango da. “Ekimen polita da tokiko kontsumoa sustatzeko eta egun horietan egiten den gastua Laudion gera dadin”, adierazi du Ander Larrinaga, Antolakuntza Publikoko zinegotziak.
Oraingo honetan, bonu bakoitzak 138,57 euroko zenbatekoa izango du, gaurtik bertatik 2023ko martxoaren 31ra arte trukatzeko. Horrela, Laudioko Udalak Gabonetako kanpainan ez ezik, sektorearentzat funtsezko denboraldia den urteko lehen hiruhilekoan ere lagundu nahi die tokiko saltoki eta zerbitzuei.
“Neurria sindikatuekin eta udal langileekin adostu da, haiek jarraitu nahi izan dute
Gabonetako Paketearen zenbatekoa jasotzeko modu horrekin, gure tokiko merkataritzari emandako babesaren erakusgarri”, gaineratu du Ander Larrinagak.
Aurreko edizioetan bezala, bonua Nafarroako Rural Kutxa-Caja Rural-ek jaulkitako txartel gisa emango da, erakundearen eta Udalaren arteko hitzarmen
baten ondorioz. Neurri horrek, zuzenean Laudioko merkataritza- eta ostalaritza-sektorera bideratuko den 27.000 eurotik gorako injekzioa dakar.