Altzarrate zubian hasiko dira Laudio Nerbioi ibaiaren uholdeetatik babesteko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko abe. 30a, 09:43

Aurreikusitako lanak 1,3 kilometrotan zehar egingo dira, eta 2024ko apirilean amaitzea aurreikusten da.

URA, Uraren Euskal Agentziak, hasi ditu Laudiotik igarotzean Nerbioi ibaiaren uholdeetatik babesteko lanak. Eta Altzarrate zubian hasi ditu, proiektuan aurreikusitako lehenengo fasean. Aurreikusitako lanak 1,3 kilometrotan zehar egingo dira, Altzarrateko zubitik 320 m ibaian behera hasi eta Goikoplaza kaleko 2. zenbakiraino.

Lanen bigarren fasea 2023ko otsailean hasiko da, Altzarrate zubiaren eta Fleming doktorearen kalearen artean. Tarte hori datorren urteko irailean amaitzea aurreikusten da, Zubiko zubiraino luzatuko den proiektuaren hirugarren faseari ekiteko. Ibaia bideratzeko lanen laugarren eta azken fasea 2024ko urtarrilean hasiko da, eta Goikoplazan amaituko da. URAk uste du lanak urte horretako apirilerako amaituko direla.

Obra horien bidez, ibaiaren hondoaren birprofilatua egiten da, batez beste metro bateko hondeaketa lanekin. Helburua ibaiari ahalmen hidrauliko handiagoa ematea da, ur-goraldien uholde-arriskuari eusteko, 100 urteko birgertatze-aldian.

Zenbatetsitako ur-emaria 438 metro kubikokoa da segundoko. Lanek 4,3 milioi euroko aurrekontua dute guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide