Laudioko Udalak aurrera jarraitzen du 2020an 34 lanposturekin hasi zuen Lan Eskaintza Publikoarekin. Orain, Udalak gizarte-langile plaza bat behin betiko betetzeko prozesua jarri du abian.
Eskaerak urtarrilaren 27ra arte egin ahal izango dira, egun hori barne. Eskabideak aurrez aurre aurkeztu beharko dira Laudioko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo egoitza elektronikoaren bidez. Plaza lortu ahal izateko oinarriak, bete beharreko baldintzak eta beharrezko dokumentazio guztia Lan Eskaintza Publikoari dagokion udal webgunearen atalean kontsulta daitezke, baita 2022ko urriaren 28ko ALHAOn argitaratutako iragarkian ere.
Hautaprobetan hautagai gisa izena ematea eskatzen duten pertsonek azterketa egiteko eskubidearen tasak ordaindu beharko dituzte, Udalak indarrean dituen ordenantza fiskaletan agertzen den moduan. Nolanahi ere, azterketa-eskubideak eskabideak aurkezteko epearen barruan ordainduko dira.