Laudioko Udalak lizitaziora atera du 2023ko asfaltatze kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko urt. 9a, 17:20

Hobekuntza-lanak udalerriko 14 bide eta kaletan egingo dira, sei asteko epean gehienez ere.

Laudioko Udalak 263.733,87 eurorengatik lizitatu du 2023rako asfaltatze-kanpaina. Lanak sei asteko epean amaitzea aurreikusten da. Gardeagotxin dauden Agirre eta Patesen baserrien sarreran hasiko dira eta Landaluze kaleko 36. blokerako sarbidean jarraituko dute.

Hurrengo ekitaldian, zorua ere berrituko da, Gipuzkoa kaleko 8. zenbakitik Ugarte kaleko 13. zenbakiraino, eta Iturriaga kaleko 25. zenbakitik, Lamuza kaleko 31. zenbakiko komunitate-garajeen sarreraraino. Latiorro auzoan, Arantzar kaletik Pagolar kaleko 8. zenbakiraino, eta Oketa eta Gorbeia kaleetan ere esku hartuko da. Azken bi puntu horietan Pagolar kaletik dauden bi sarrerak berrituko dira 1. zenbakiko zaku-hondoraino.

Era berean, hobetu egingo dira Zumalakarregi eta Ardantzazar arteko bidegurutzearen zorua, Zumalakarregi 17an dagoen oinezkoentzako tartea eta pasabidea, eta Bidezaharreta kalea, Aretako zubiaren izkinatik 12. zenbakiraino.

Aldaiko urbanizazioa, bestalde, hobetu egingo da Vitoria kalean hasten denetik kale horretako 13. zenbakiraino.

2023rako aurreikusitako azken esku-hartzeak Isasi kalean egingo dira, 2 zenbakitik 18ra, eta Larrean, saihesbidetik Jesus Guridirantz dagoen STOP seinalera doan sarreran. Puntu horretan bertan, 72 metrotan asfaltoko akatsak konponduko dira.

“Deskribatutako tarteak egoera txarrean daudenez, berritu egin behar dira. Eskuhartze horren bitartez, errodadura-geruzaren akatsak eta unean uneko zuloak ezabatuko ditugu. Azken helburua ibilgailuen zirkulaziorako zoru segurua bermatzea da”, zehaztu du Joseba Amondo, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide