Laudioko Udalak lan poltsa bat deitu du maiatzeko hauteskundeetarako

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko urt. 19a, 14:12

Otsailaren 14an amaituko da eskabideak aurkezteko epea.

Hauteskundeak gertu daudelarik, eta hauteskunde-aretoetan Administrazioaren ordezkari izendatzeko beharrari erantzuteko, nahitaezkoa da lan-poltsa bat eratzea beharrezko baliabideak izateko behar bezalako aurretiaz.

EGINKIZUNAK HAUTESKUNDE-PROZESUETAN

  • Datuak Tratatzeko Zentrora transmititzea hauteskunde-mahaiak ordura arte zenbatutako botoen zenbatekoak.
  • Hauteskunde-mahaiak irekitzerakoan izandako gorabeherei buruzko datuak eta hauteskundeen eguneko parte hartzeari buruzko aurrerapenak ere transmititzea. Horrez gain, hauteslekuan hauteskunde-material nahikoa dagoela zaindu beharko dute.
  • EKM sistema (elektronikoki kudeatutako mahaia) erabiltzen duten hauteskunde-mahaiei laguntzea eta harreman zuzena izatea Gobernuaren Ordezkaritzarekin/ Azpiordezkaritzarekin edota, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzarekin edo Foru Aldundiarekin.

LAN-POLTSAN SARTZEKO BALDINTZAK

  • Egiaztatzea lan-poltsak eratzeko prozesua martxan dagoen bitartean izangaia langabezian dagoela (2023ko otsailaren 14a izango da egoera ziiurtatzeko azkenengo data, eskariak aurkezteko azkenengo eguna, hain zuzen ere). Izangaiak langabetu izateari uzten badio, berehala kenduko da hauteskunde-prozesuetan Administrazioaren ordezkari izateko lan-poltsatik.
  • Laudio Udalean erroldatuta egotea (ofizioz egiaztatuko da dagokion instantzia aurkeztean). Lan-poltsatik berehala kenduko da Laudion erroldatuta egoteari uzten dion izangaia.
  • Batxilergoa, LH II edo baliokidea izatea.
  • Euskarazko C1 maila egiaztatzea.
  • Administrazioarekin zorrik ez izatea. Laudioko Udalak ofizioz egiaztatuko du.
  • Laudioko Udalarekin administrazio-zehapenik bete gabe ez izatea, eta Laudioko Udalarekin zehapen-espedienterik ez izatea ebazpenaren zain, ustez erantzule gisa agertzeko.
  • Laudioko Udalak ofizioz egiaztatuko du.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte interesa dutenek:
- Eskaria egiteko idazkia.
- NAN, pasaportea edo nortasuna egiaztatzeko dokumentu baliokidea.
- Lan-poltsan sartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentuak.
- Dagokionean, aurreko hauteskunde-prozesuetan Administrazioaren ordezkari izana egiaztatzeko dokumentazioa.

Dokumentazioa Laudio Udaleko sarrera-erregistro orokorrean aurkeztu ahalko da, bai bertaratu edo Egoitza elektronikoaren bidez, 2023ko otsailaren 14ra arte.

ORDEZKARIEN IZENDATZEA

Hauteskundeak deitzen dituen administrazioak (Estatuko Administrazioak edo Erkidego Autonomoko Administrazioak) izendatzen ditu ordezkariak, Udaleko Idazkaritza Nagusiak hauteskunde-prozesu bakoitzeko eskualdeko hauteskunde-batzordearen delegatu gisa egiten duen proposamenari jarraikita (HAOLOren 11.4 artikulua).

Hori dela eta, edonola ere, Laudio Udaleko idazkaritza nagusiari dagokio hautesleku bakoitzerako hautagaiaren izendapen-proposamena eta bakoitzari esleitu beharreko eginkizunen proposamena helaraztea hauteskundeak deitu dituen Administrazioari, betiere, kontuan hartuta lan-poltsan dauden ordezkari-izangaiek aurretik izandako esperientzia eta baldintza pertsonalak (titulazio akademikoak, informatikari buruzko ezagutzak etab.).

HAUTAKETA PROZESUA

Honela ezarriko da Administrazioaren ordezkari izateko lan-poltsan dauden izangaien lehentasun-ordena:

a. 2023ko otsailaren 23an, 12:00etan, Laudioko udaletxeko Udal Batzarraren areto nagusian, udaletxeko lehenengo solairuan egingo den zozketa publikoaren bidez (Udaletxeko lehenengo solairuan). Laudio Udaleko idazkari nagusiak egingo du zozketa. Udal talde politiko guztien ordezkariei
helaraziko zaie bertan izateko gonbidapena.

b. Lehentasuna izango dute aurreko hauteskunde-prozesuetan Administrazioaren ordezkari gisa jardun izana egiaztatzen duten hautagaiek. Horiek horrela, hautagai horien arteko zozketa egingo da lehentasun-ordena ezartzeko.

c. Ondoren, aurreko hauteskunde-prozesuetan Administrazioaren ordezkari gisa jardun izana egiaztatu ez duten hautagaien arteko zozketa egingo da. Horiek horrela, hautagai horien arteko zozketa egingo da lehentasun-ordena ezartzeko.

d. Lan-poltsaren behin betiko ordena ezartzeko, b) letran azaldutako zozketako hautagaiak jasoko dira lehenik eta, ondoren, c) letran azaldutako zozketakoak.

Administrazioaren ordezkariek aurrez aurreko zein Internet bidezko prestakuntza izango dute kasuan kasuko hauteskundeen aurretik, hauteskundeen zuzen eta guztiz bete ditzaten euren eginkizunak.

Hauteskundeen egunean Administrazioaren ordezkari izateak ez du esan nahi Udalarekiko inolako lan-harremanik izango denik. Hori dela eta, hauteskundeak deitu dituen Administrazioak legez ezarritako prestazioak jasotzeko eskubidea baino ez dute sortuko izendapenek, hauteskundeen egunean egiten diren lanek eta aurretiazko prestakuntza saioek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide