Araba Bizikletaz ekimena Laudiora iritsiko da

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko urt. 26a, 07:00

Laudioko Udalak, Aiarako Kuadrillarekin lankidetzan, Aldai plazan ospatuko du ekitaldia otsailaren 12an, 10:00etatik 14:00etara.

Datorren otsailaren 12an, igandean, “Araba Bizikletaz” ekimena egingo da Laudioko Aldai Plazan, bizikletaren erabilera sustatzeko helburuz lurraldeko kuadrillak zeharkatzen ari den proiektua. Arabako Foru Aldundiak abian jarritako ekimenaren helburua bizikletaren erabilerarekin zerikusia duten ekimen guztiek zabalkundea eta aintzatespena izango duten gunea sortzea da, herritarrak bizikletaren erabileraren onurez sentsibilizatzeaz gain.

Laudioko Udala Aiarako Kuadrillarekin batera ari da lanean ekitaldia Aldai plazan ospatzeko, hilaren 12an, 10:00etatik 14:00etara. Egun horretan bertan hainbat jarduera programatuko dira, besteak beste:

  • Bizikleta erabiltzearen onurei (osasuna, ingurumena, etab.) buruzko hezkuntza- eta sentsibilizazio-panelen instalazioa.
  • Mekanika azkarreko tailerra, bizikletan oinarrizko konponketak egiten irakasteko. Gainera, pertsona bakoitzak bere bizikleta eraman dezake, doako oinarrizko azterketa bat egin diezaioten.
  • Gynkana, haurrek, jolas-jarduera baten bitartez, bizikletan ibiltzeko eta euren trebetasuna probatzeko oinarrizko zenbait ezagutza eskura ditzaten. 
  • Marrazketa-tailerra, haurrak marrazki librearen bitartez edo aurrez zehaztutako silueten diseinuak koloreztatuz adieraz daitezen.
  • Bizikleta elektrikoari buruzko informazioa eskaintzeko gune esklusiboa: onurak eta indarguneak. Gainera, probatu ahal izango den modelo bat egongo da.
  • Argazki-lehiaketan jasotako argazkien erakusketa.

Laudioko Udalak ekitaldian parte hartzera eta programatutako jarduerez gozatzera animatzen ditu herritarrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide