Laudioko herritarrek bi egun dituzte jada egutegietan gorriz markatzeko. Otsailaren 15a eta 22a. Bi jardunaldi horietan, Laudioko Udalak bi tailer egingo ditu, herritarrekin batera HAPO berria egiten hasteko. Saio horiek Kasinoan izango dira 18:00etan.
Hasierako saio horien helburua, Laudioko hirigintza-plangintzarekin erlazionatutako arazo, erronka, etorkizuneko ideia eta abarri dagokienez herritarrek egiten dituzten lehen ekarpenak jasotzea izango da. Bi saio izango dira, udalerriko bizilagunen lehen iritziak jasotzeko, HAPO berria idatziko duen taldeak lanaren hurrengo faseetan kontuan har ditzan.
“Hasierako saio horiek ez dute lursailak eta erabilerak zehazten hastea bilatzen, baina gure bizilagunek etorkizuneko Laudio nola irudikatzen duten jakiten lagunduko digute, eta hori funtsezkoa da HAPO berria berme osoz definitzeko prozesuari ekiteko”, adierazi du Ander Larrinaga Hiri Garapeneko zinegotziak.
Joan den urtarrilaren 17an, Laudioko Udalak lehen bilkura egin zuen herritarrekin, HAPO berria egiteko proiektua aurkezteko. Izan ere, laudioarrek zeregin erabakigarria izango dute Laudioko eguneroko bizitzako hainbat alderdi hobetzeko prozesuan.
“Lehen saioa oso arrakastatsua izan zen. Datozen bi tailerretan herritarrak parte hartzera eta beren ideia guztiak aurkeztera animatzea espero dugu” gaineratu du Ander Larrinagak.