Laudioko Udalak zabor-bilketa pneumatikoaren zerbitzua zabaltzen jarraitzen du. Datozen egunetan José Matía, Elorza maisua eta Zubiko Kurajo kaleetan jarriko da martxan.
Udalak sistema berri horren funtzionamenduaren eta erabilerarako gomendioen berri emango die herritarrei, etxeetan banatuko diren diptiko batzuen bitartez. Gainera, kartelak jarriko dira aipatutako guneetan.
Udalak, bestalde, jardun beharreko eremuan dauden establezimenduak eta negozioak bisitatu ditu, sistema berria azaltzeko eta ez ohiko zerbitzuen berri emateko. Eta batzuek dagoeneko egin dute bat zerbitzu berriarekin.