Laudio kirolez jantziko da otsailean

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko ots. 10a, 15:12

Inauterietako asteburuan izan ezik, Laudiok hilabete osoan hartuko ditu kirol ekitaldiak.

Laudiok otsailik kirol zaleena biziko du. Lehenengo hitzorduak patinajearekin izango du zerikusia eta bihar, otsailak 11, izango da, 09:40tik 20:00etara, Lamuzako Udal Kiroldegian (egurrezko kantxa). Laudiotik Lautxirrinka kluba lehiatuko da, gaur egun Araban dagoen lau gurpileko patinaje artistikoko klub bakarra, eta bere lerroetan 42 patinatzaile dituena.

Kirolak aurrera jarraituko du igandean, otsailak 12, Araba Bizikletaz ekimenarekin, bizikletaren erabilera sustatzeko lurraldeko kuadrillak bultzatzen ari diren proiektuarekin. Ekitaldia Aldai plazan izango da, 10:00etatik 14:00etara.

Egun horretan bertan, baina Ellakuriko zelaietan eta 11:00etan, Laudio Atletismo Klubaren Eskola Kros klasikoa izango da. 32. edizio horretan parte hartuko duten haurrek ibilbide desberdina egingo dute jaiotako urtearen arabera. Horrela, 2009eta 2010 artean jaiotakoek 3,3 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta 2011 eta 2012 artean jaiotakoek 1,3 kilometrokoa. Txikienentzat kilometro bateko ibilbidea (2013-2014an jaiotakoentzat) eta 300 metrokoa (2015etik aurrera jaiotakoentzat) egongo dira.

Inauterietako asteburuaren ondoren, Laudiok kirol ekitaldiei ekingo die berriro otsailaren 25ean, larunbatean, txirrindulari elkarteak 16:00etatik 18:00etara Aldai plazan antolatu duen ginkanarekin eta Gardean 09:00etatik 22:00etara jokatuko den Euskal Herriko tenis txapelketarekin. Otsaileko kirol ekitaldiak hurrengo egunean amaituko dira, Laudio Sant Rokezar futbol taldeak antolatu duen aniztasun funtzionalari buruzko jardunaldiarekin.

Aipatutako ekitaldi guztiek Laudioko Udalaren laguntza dute

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide