Gaur, otsailaren 14an, Laudioko Udaletxeak gorriz argiztatuko du bere fatxada, Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Egunarekin bat egiteko. Bihotzez buru duen ekimen horrek Euskadiko eta Nafarroako hainbat herri zeharkatuko ditu, eta ahalik eta pertsona gehien sentsibilizatzea eta gaixotasuna ezagutaraztea du helburu.
Gaur egun, sortzetiko kardiopatiek (SK-CC) –bihotzaren malformazioak dira– Espainiako jaioberrien ia %1ean dute eragina, eta Euskadin 175 haur inguru jaiotzen dira urtean SK-CCrekin.
Bihotzez elkarteak, sortzetiko kardiopatia duten haur eta gazteei eta haien familiei laguntzeko Euskadiko elkarteak, urteak daramatza familiei eta hezkuntzako
profesionalei laguntza integrala eskaintzen, haur horiek bizi-kalitate ona izan dezaten, horrela, hezkuntza-taldeari gaixotasunari buruzko tresnak eta informazioa eskainiz.