Laudio Udalak, eskualdeko gainerako udalekin batera, “Bertso Abentura” opor-barnetegia antolatuko du apirilean. Egitasmoaren diseinuaz, garapenaz eta kudeaketaz, Arabako Bertsozale Elkartea arduratuko da, Laudio Udalarekin 2022-2026 urteetarako sinatuta duen hitzarmenari esker.
Opor barnetegia apirilaren 13, 14 eta 15ean izango da, Arabako Espejo herrian. 2010, 2011 eta 2012. urteetan jaiotako eta Laudion erroldatutako ikasleentzat. 30
leku egongo dira. Lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke. Prezioa: 50 euro (70 euro ez erroldatuak).
Izen-emateak linean egin beharko dira hemen. Azken eguna izena emateko: martxoaren 24a, ostirala (barne).
Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 945010505 (goizez) / 688616531 zenbakietara, edo idatzi araba@bertsozale.eus