Udalak abian jarri du IX. “Euskara, sari ziurra” kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko mar. 7a, 14:14

Ekimena martxoaren 11tik 30era bitartean egingo da, herriko 76 negozio eta establezimendutan.

Martxoaren 11tik 30era bitartean, biak barne, Laudioko herritarrek "Euskara, sari ziurra" udal kanpainan parte hartzeko txartelak eskuratu ahal izango dituzte.

Oraingo honetan, zuzeneko 4.413 sari egongo dira, eta 40 sari berezi zozketatuko dira. Guztira, kanpainaren bederatzigarren edizio honetan 8.826 txartel banatuko dira.

Sari berezien zozketa martxoaren 31n, ostiralean, izango da, Herriko Plazan egingo den Dolumin Barikuko azokaren barruan, 11:30ean.

Txarteletako bat eskuratu nahi dutenek kanpainan parte hartzen duten 76 establezimenduetako edozeinetara joan beharko dute (behean zehazten dira) eta bertakoekin gutxieneko elkarrizketa bat izan beharko dute euskaraz. Agur hutsa izan daiteke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera.

Trukean, saritutako txartel bat emango zaio. Sariak jasotzeko edo gozatzeko azken eguna apirilaren 30a izango da.

4.413 opari zuzen gehienak parte hartzen duen beste lokal batean jaso beharko dira. Beraz, beste lokal horretan ere euskara erabiliko dela suposatzen da, agur bat baino ez bada ere, horrela hizkuntzaren eta merkataritzaren arteko elkarrekintza- sarea sortuz.

Parte hartzen duten establezimenduak:

1971 jantzi-denda
AIALA bideokluba
AIALA fruta-denda
AIARABIKE bizikleta-denda
AIARALDEA kooperatiba
ALDAMA arrandegia
ANA MARI urdaitegia
ANIMIS ile-apaindegia
APILL elkartea
ARIN paper-denda
ARRAÑOPE taberna
ARZA harategia
AVENIDA kafetegia
BIT@BYTE informatika-denda
BONAIRE taberna
CAFE BAR GORKA taberna
CAN-CAN jantzi-denda
CARLOS arrandegia
DASTAKETA gozoki-denda
DISDIRA argazki-denda
DORREA taberna
EDERKI taberna
EGOKI fisioterapia
EL VALLE kafetegia
ENEAN ile-apaindegia
ÉRASE UN PASTEL tartagintza
ESKUZA harategia
EZ&BY jantzi-denda
EZTIA estetika eta edertasun zentroa
FUENTES auto-tailerra
GARAYO burdindegia
GOAR burdindegia
GOROBEL kirol gunea
GOXOTXU okindegia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide