Joan den urtarrilean, Laudioko Udala hala behar zuten herriko abeltzaintza- ustiategietako artilea jasotzen hasi zen, abeltzainei hondakina errazago kentzea errazteko.
Latxa arrazako ardiak esnegintzara zuzendu dira, eta euren artilea gero eta zakarragoa, latzagoa eta lan egiteko zailagoa da. Gaur egun, artilea ingurumen arazoa da artzainentzat, ez duelako erabilera komertzialik eta ezin delako zakarrontzira bota. Laudioren kasuan, eta ustiategiak, oro har, txikiak edo ertainak direla kontuan hartuta, animalia-hondakin horren kudeaketa arazo eta kostu gehigarria da artzainen biziraupen-ekonomiarako.
Horregatik, Udalak bilketa kontzentratzea eta baimendutako kudeatzaile batekin erretiratzea erabaki zuen, udalerriko ardi-ustiategientzat kosturik eragin gabe.
Guztira, herriko 14 ardi ustiategitan hainbat tamainatako 90 zaku bildu dira, 5.000 kilo artile, hain zuzen ere. Artilea, material hori konpostatzen duen Nafarroako zentro batera eraman dute.