Laudioko Udalak Ugarte auzoko eremu osoko ur-hornidura sarea berrituko du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko mar. 23a, 12:39

Era berean, Isasi eta Sagasti kaleen arteko bidegurutzearen antolamendua eta konponketa egingo du, galtzadaren trazadurak eta ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazio-ibilbideak hobetzeko.

Laudioko Udalak edateko ur-hornidura sareak berritzen eta hobetzen jarraitzen du. Esku-hartuko duen hurrengo tarteak Lamuza kaleko 25. zenbakitik Goienuri kaleko 20. zenbakiraino (Ellakuriko kirol-instalazioak) hartuko du. Udalerriko saneamendu-sarea, euri-urena zein ur beltzena, Ugarte/Goienuri eta Sagasti/Isasi arteko bidegurutzean ere berrituko da.

Era berean, sare nagusi horretako deribazioak dituzten kale guztietan dauden sarrera eta adar guztiak konponduko dira: Isasi, Sagasti, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iturriaga. Izan ere, saneamendu-sarea eta gainerako instalazio-sareak aldi berean berrituko dira Goienuri-Ugarte eta Isasi eta Sagasti kaleen arteko bidegurutzetik hurbilen dagoen eremuan.

Eremu horretako ia sare guztiak berrituko direla aprobetxatuz, Laudioko Udalak Isasi eta Sagasti kaleen arteko bidegurutzearen antolamendua eta konponketa egingo du, galtzadaren trazadurak, eta ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazio-ibilbideak hobetzeko. Gainera, bide-lotune horren antolamenduarekin, eta Goienuriko 2-4 eraikinak eraitsi ondoren, aparkaleku-zuzkidura txiki bat planteatzen da. Oraindik esleitu gabe dauden lanek 3,2 milioi eurotik gorako aurrekontua dute.

“Lan horien bidez, kontserbazio- edo/eta funtzionamendu-egoera egokian ez dauden sare guztiak berritu nahi ditugu, eta, era berean, gure herrikideen bizi-kalitatea hobetu”, adierazi du Joseba Amondo Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Lanak egiteko, Laudioko Udalak diru-laguntza eskatu dio Arabako Foru Aldundiaren lankidetza-tresna den Obra eta Zerbitzuen Foru Planari. Plan horren bidez, haien eskumeneko obrak egiteko eta zerbitzuak emateko laguntzak ematen zaizkie Arabako Lurralde Historikoko toki-erakundeei

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide