Iazko urte amaieratik, Laudio Udala ari da lanean herriko futbol klubekin, hau da, C. D. LAUDIO SAN ROKEZARrekin eta ALTZARRATE KIROL ELKARTEArekin, beren jardueretan hizkuntza-normalizazioa apurka integratzeko asmoz.
Horregatik, koordinatzeko gestio ugariren ondoren, LAUDIO SAN ROKEZAR klubak, hausnarketa-saio batzuk jarriko ditu abian hiru egun desberdinetan (apirilaren 20an eta maiatzaren 4an eta 11n), beti ere, erakundearen barruan euskararen erabilera sustatzeko helburuak, denborak eta abar finkatzeko. Saiootan entrenatzaileek, zuzendaritza-kideek eta abarrek hartuko dute parte, baita EMUN enpresako teknikariek ere, enpresa hori baita hasierako urrats horiek koordinatzen ari dena.
Gauza bera egingo du ALTZARRATE elkarteak, egun hauetan finkatuko dituen beste hitzordu batzuetan.