Laudiok aldagela inklusiboa instalatuko du Kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko mar. 31a, 07:00

Aldagela proiektuaren irudia. / Laudioko Udala

Espazio berria higienean laguntzeko behar bereziak dituzten pertsonei dago zuzenduta, eta aldagela guztiz hornitua, irisgarria eta erosoa ematen die.

Gaur egun, higiene pertsonalean laguntasun premia handia duten pertsona askok ez dute behar pertsonalak betetzeko aldagelarik. Komun irisgarri estandarrek edo “desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako komunek” ez dituzte eskaintzen garbiketa modu erraz, autonomo, seguru eta duinean egiteko behar diren oinarrizko tresnak. Hori dela eta, Laudioko Udalak 12 metro karratutik gorako aldagela inklusibo bat sortzearen aldeko apustua egingo du. Espazioak pertsonen aniztasuna errespetatuko du, eta komunontzia, dutxa eta ohatila izango ditu, ostomia-guneaz gain.

“Gaur egungo komunak aldagela inklusibo bihurtzea aurrerapausoa da premia bereziak dituztenei zerbitzu duinak eta egokituak eskaintzeko”, adierazi du Joseba Amondo Kiroletako zinegotziak.

Aldagela inklusiboa

Aldagela Inklusiboak gaur egun komun irisgarri estandarrek betetzen ez dituzten garbiketa pertsonalerako oinarrizko beharrak betetzen ditu, eta, horrela behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko, Aldagela Inklusiboen Elkarteak balioztatuko du espazio hori. Izan ere, espazio berritzaile horrek, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako egungo komunak bereizten dituzten oinarrizko 4 printzipio ditu:

  • Giro segurua eta garbia
  • Ekipamendu egokiak (pertsonak jasotzeko sistema, helduentzako ohatila altueran erregulagarria, komunontzia bi aldeetarako transferentziarekin, etab.)
  • Bi laguntzailek higiene pertsonalean laguntzeko aukera ematen duen espazio zabala.
  • Funtzionaltasuna bermatzeko kudeatutako eta koordinatutako sarbide-kontrola.

Laudioko Udalak 50.000 euro inguruko inbertsio partida bideratuko du esku-hartze horretara.

“Konpromiso argia dugu eskubideetan aurrera egiten jarraitzeko eta gure herritar guztiei ekarpenak egiteko, haien baldintzak eta irisgarritasun-soluzioak edozein direla ere, aukera-berdintasuna sustatzeko”, zehaztu du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide