Laudiok mendiko zinemarik onena hartuko du maiatzean 2023ko Vital Fundazioa Mendi Tourrarekin

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko api. 4a, 15:40

Programazioak BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialditik aukeratutako 7 film aurkeztuko ditu. Jardunaldia maiatzaren 19an izango da eta Kasinoan egingo da 18:00etatik aurrera.

MENDI TOUR, nazioarteko Mendi Film jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltaria, maiatzaren 19an iritsiko da Laudiora, Vital Fundazioaren eskutik. Jardunaldia 18:00etatik aurrera izango da Kasinoan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bertaratzen direnek mendiko zinemarik onena eta berriena ikusi ahal izango dute. Guztira, alpinismoko, izotz eta harkaitzetako eskaladako, muturreko eskiko, ur bizietako kayakeko, BASE jauzietako, esplorazioko eta natura basatiko 7 film labur proiektatuko dira. Guztiak 2022ko abenduko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialditik hautatutako filmak dira.

Saioa amaitzeko, Aitor Elduaien BBK MENDI FILM Bilbo-Bizkaiako komunikazio arduradun eta aurkezle ofizialaren eskutik jende guztiari irekitako solasaldia izango da.

“Laudioarrek abentura izugarria bizi ahal izango dute gidoi handi, argazki bikain eta soinu-banda horien bidez. Hori guztia erabateko gaurkotasuna duen genero zinematografiko honetako zuzendari nagusien eskutik”, adierazi du Ander Añibarro alkateak.

Vital Fundazioak Mendi Film Festival elkartearekin lankidetzan dihardu ekitaldia antolatzen, Laudioko Udalarekin elkarlanean, eta aurtengo eskaintza bi hitzordu gehiagorekin zabalduko du Lurraldera: Gasteizkoa martxoan eta Santikurutze Kanpezukoa apirilean.

ALTUERAKO FILMAK

A BAFFIN VACATION
Erik Boomerrek eta Sarah McNair-Landryk 45 eguneko espedizioa egin dute Baffin uharteko urruneko paisaietan barrena, eskalatzeko labar harrigarrien eta ur bizietako kayaketarako esploratu gabeko ibaien bila. *Iraupena 12’ / Jatorrizko bertsioa: ingelesa / Azp.: ES.

ADRENALINE SUCKS
Matthias Giraud eskiatzaile eta BASE jauzilari ezagunak abentura-kirolei buruz duen ikuspegia azaltzen du, eta zergatik ez duen bere burua “adrenalinarekiko mendekotzat” hartzen. *Iraupena 12’ / Jatorrizko bertsioa: ingelesa / Azp.: ES.

INTO THE ICE
Darwin Mendikaterako bidaia, Hego Amerikako muturreko urruneko mendikatea, basatia eta zatirik handienean esploratu gabea. 2022ko udaberrian, zazpi lagunek leku hori nabigatu, eskalatu eta esploratu zuten, bertako glaziarrak klima-aldaketari nola erantzuten ari zaizkion ikertzeko eta Roncagliko eta Cerro Sarako lehen igoera egiten saiatzeko. *Iraupena 30’ / Jatorrizko bertsioa: espainiera/ingelesa / Azp.: ES

IRETARGI
Otsoen ilargia, 2022ko otsaileko ilbetea, Etxaurin (Nafarroa). Dantza bertikalaren eta eskaladaren arteko fusioa. Dantzan ari den lamia bat zintzilik ilargia laztantzen, eta eszenak liluratutako objektiboa. Sekuentzia artistikoa Phelipe Eizagirre, Yhabril eta Janire Etxaberen eskutik. *Iraupena 3’ / Jatorrizko bertsioa: elkarrizketarik gabe

NEW WAY UP
Gulmit Tower, Karakorumen, granitozko pinakulu teknikoa da. Glaziar lurrazala arriskutsua dela eta, hurbilketa traidorea eta zaila da. Fabi Buhl eta Will Sim-ek, parapenteak erabiltzeko asmoa dute glaziar lurrazalean hegan egiteko. Himalayako eskaladarako norabide berria ezartzen duen bidaia epikoa. *Iraupena 25’ / Jatorrizko bertsioa: ingelesa / Azp.: ES

Epaimahaiaren saria

THIS IS BETH
Beth Rodden eskalatzailea eskaladaren historiako atleta emankorrenetakoa da. Hala ere, bere ibilbide arrakastatsuak errealitate gordin bat ezkutatzen zuen: Bethek bere gorputzaren irudiaren eta bere barne elkarrizketa krudelen kontra zeraman borroka etengabea. Dinamika suntsitzaile horren eraldaketak bere kirolarekiko eta bere buruarekiko maitasuna berraurkitzera eraman du. *Iraupena 18’ / Jatorrizko bertsioa: ingelesa / Azp.: ES

YHABRIL: EL BUSCADOR DE LUZ
Nola prestatzen du abentura-argazkilari batek hurrengo lanerako plangintza osoa? Kasu honetan, ultratrail lasterketa gogorrenetakoa Pirinioetan zehar: Canfranc-
Canfranc. Erreportajean zehar Yhabrilek, 3 egunetan zehar oso lo gutxi eta 50 kilometro eginda eta desnibel handia pilatuta egiten du lan. *Iraupena 8’ / Jatorrizko bertsioa: espainiera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide