Laudioko Kultura Kontseiluak udalerriko diziplina artistikoak ikusaraziko ditu datorren udazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko api. 28a, 17:00

Urtarrilaren 16an bildu zen lehen aldiz Kultur Kontseiluko lantaldea Kultura Etxean. / Laudioko Udala

Parte hartu nahi duten eragileek mezu elektronikoa bidali beharko dute kultura@laudio.eus helbidera maiatzaren 15a baino lehen.

Kultura Kontseiluak, Laudion kulturaren sustapenarekin zerikusia duten elkarte eta eragileek parte hartzen duten kontsulta- eta eztabaida-organoak, Laudioko kultur topaketa antolatuko du datorren udazkenean. Ekimen horren bidez, herriko kultur eragileek herrian egiten diren diziplina artistikoak erakutsiko dizkiete herritarrei, urteko 365 egunetan egiten duten lana ezagutaraziz.

Ekitaldi horretarako aukeratutako data urriko lehen asteburua izango da, ostiral arratsaldetik igande eguerdira. Espazioak, ordutegiak, jarduerak eta kontuan hartu beharreko gainerako alderdi zehatzak, egin beharreko jardueraren eta ekitaldian parte hartzeko interesa duten eragile kopuruaren arabera joango dira aztertzen eta planifikatzen.

Parte hartu nahi duten eragileek mezu elektronikoa bidali beharko dute kultura@laudio.eus helbidera maiatzaren 15a baino lehen. Mezu horretan alderdi hauek adierazi beharko dira:

  • Gaia: LAUDIOKO KULTUR TOPAKETA
  • Taldearen/elkartearen/kultur eragilearen izena
  • Zein diziplina artistikotan aritzen zareten
  • Izena eta harremanetarako telefono-zenbakia
  • Jarduera mota edo/eta ekitaldian parte hartu nahi duten modua (erakustaldi edo emanaldiren bat egitea, klase praktikoa, informazio-standa, etab…), ahalik eta zehatzenak izaten saiatuz.

Herriko kultur eragile guztiak animatu nahi ditugu herrian egiten diren diziplina artistikoak ezagutzera ematea bilatzen duen lehenengo ekitaldi horretan parte hartzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide