Zinegoak, gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdia, Laudiora helduko da

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko mai. 8a, 12:55

Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna (maiatzak 17) eta LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna (ekainak 28) ospatzeko, Laudion hainbat ekitaldi izango dira ekainaren 23ra arte.

Datorren larunbatean, maiatzak 13, 19:00etan, Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko film laburren saioa hartuko du La Milagrosa Ikastetxeak.

Zinegoak 2004tik Bilbon egiten den kultur ekitaldia da, eta nazioartean LGTBI+ jaialdien erreferente bihurtu da. Helburua zinemaren eta arte eszenikoen bitartez sexu-aniztasunari, identitateari eta generoari buruz sentsibilizatzea eta mundu osoan gertatzen ari diren giza eskubideen urraketak salatzea eta familia-eredu berriak ikusaraztea da.

Oraingo honetan, Laudioko saioa emakume sortzaileei eskainita egongo da eta euren esperientziak, borrokak eta ametsak islatzen dituzten film laburrak erakutsiko dira. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte. 

LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna (maiatzak 17) eta LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna (ekainak 28) ospatzeko, Laudion Esti Urresola laudioarraren “20.000 Especies de Abejas” filma ere proiektatuko da hilaren 20an, bi emanalditan. Eta 25ean mahai-ingurua egingo da “Transexualitatea ikusarazteko solasaldia/ ¿Conoces la realidad trans?” izenburupean. Hizlariak Bea Sever (ama eta Naizeneko sexologoa), eta Hugo Goikoetxea (Naizeneko kide den Laudioko mutil transexuala) izango dira eta Mikel Oribek (Bizigaiko sexologoa) dinamizatuko du. Topaketa Lezeaga Aretoan izango da 18:30ean.

Ekitaldiek ekainaren 23an jarraituko dute, 21:00etan, gazteentzako Kaleko Ostiralak aisialdi programaren barruan egongo den “El show de la Polaca”-rekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide