Jarduerak larunbateko 11:00etan hasiko dira Ugarte plazan, Altzarrate Peñak urtero antolatzen duen erronka bertikalaren seigarren edizioarekin. Hurrengo egunean, igandean, 10:30ean, Ekin Joleak taldearen kalejirarekin esnatuko da herria. Ordubete geroago ohiko meza izango da eta 12:00etan Arate Elkarteak antolatzen duen artzain txakurren erakustaldia izango da Ermualdeko zelaietan. Ordu horretan bertan hasiko da 16:30ak arte luzatuko den Lotxo taldearen erromeria, 14:00etatik 15:30era bitarteko atsedenaldiarekin.
Astelehena 11:30ean hasiko da, mezarekin eta ordu erdi geroago familientzako tailer eta jolasekin jarraituko du. Egun horretan ere ez da musika faltako. Izan ere, 14:00etatik 17:00etara, kale animazioa ziurtatuta egongo da Lotxo taldearen erromeriarekin eta “Dantzatzeko Prest” diskodantzarekin. 19:00etatik aurrera jai giroak erdigunean jarraituko du Beti Jairen kalejirarekin.
Mikrobus zerbitzua 28an eta 29an Herritarrek programatutako jarduerak gal ez ditzaten, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako autobus zerbitzua jarriko da hilaren 28an eta 29an. Irteera 09:30etik 10:45era izango da institututik. 14 plazako bi mikrobusen jaisteko ordutegia, 13:00etatik 14:30era izango da. Plazak soberan badaude, 5 urtetik beherako umeak euren kargura dituzten pertsonek ere erabili ahal izango dute zerbitzua.
Egitaraua
MAIATZAK 27, LARUNBATA
11:00etan. “SANTA LUZIA ERRONKA BERTIKALA” PROBAREN 6. EDIZIOA Antolatzailea: ALTZARRATE PEÑA. Laguntzailea: LAUDIOKO UDALA. Irteera Ugarteko plazatik.
MAIATZAK 28, IGANDEA
10:30ean. KALEJIRA EKIN JOLEAK taldearekin.
11:30ean. MEZA.
12:00etan. Artzain-txakurren erakusketa. Antolatzailea: ARATE ELKARTEA.
Laguntzailea: LAUDIOKO UDALA
12:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 16:30era. ERROMERIA LOTXO
taldearekin.
MAIATZAK 29 ASTELEHENA
11:30ean. MEZA.
12:00etan. Tailerrak eta jolasak familian.
12:00etatik 14:00etara. ERROMERIA LOTXO taldearekin