Zabalik dago Herri Udalekuetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko mai. 24a, 11:52

2013 eta 2019 artean jaiotako haurrek eta 2007 eta 2012 artean jaiotako gazteek hartu ahal izango dute parte. Izena emateko epea gaurtik ekainaren 2ra arte egongo da zabalik.

Uda honetan, Udaleko Gazteria eta Kultura Zerbitzuek urtero antolatzen dituzten HERRI UDALEKUAK itzuliko dira Laudiora, herriko adingabeei eta gazteei elkartzeko, harremanetan jartzeko eta jolasteko lekua eskaintzeko.

Bi programetan izena emateko epea gaur hasi eta ekainaren 2ra arte egongo da zabalik. Herri Udalekuetan parte hartu nahi dutenek Udalaren HAZera joan beharko dute 08:00etatik 14:30era edo/eta tramitea era telematikoan egin (www.laudio.eus). Prezioa, plaza eta aste bakoitzeko, 15,00 eurokoa izango da.

Nolanahi ere, pertsona bakoitzak aste batean edo gehiagotan eman ahal izango du izena. Onartuen behin-behineko zerrendak ekainaren 6an argitaratuko dira Kultura
Etxean eta udal webgunean. Izen-emateek plaza kopurua gainditzen badute, zozketa publikoa egingo da ekainaren 9an. Horren emaitza ekainaren 12an argitaratuko da.
Datuak Babesteko Legea dela eta, zerrendak kontsultatzeko, eskaeraren sarrera- erregistroaren zenbakiarekin egin beharko da.

Matrikula

Plaza behin betiko erreserbatzeko, dagokion ordainketa egin beharko da ekainaren 12tik 19ra. Ordainagiria Kultura Etxean entregatu beharko da edo bestela modu telematikoan bidali kulturetxea@laudio.eus helbidera. Ordainagiria jaso dela baieztatzeko, telefonoz deitu beharko da Kultura Etxera (944 034 920)
• 2007 eta 2012 urteen artean jaiotakoak: 2007 eta 2012 urteen artean jaiotako udalerriko gazteentzat diseinatutako programa 4 astetan zehar garatuko da, uztailaren 3tik 28ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. Irteerak egiteko egunak izango diren asteazkenetan izan ezik, irteeretatik iristeko ordua 17:30ean izango da. Topagunea Gaztelekua izango da.
• 2013 eta 2019 urteen artean jaiotakoak: 2013 eta 2019 urteen artean jaiotako udalerriko haurrentzat diseinatutako jarduerak 5 astetan zehar egingo dira, ekainaren 26tik uztailaren 28ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. Kasu horretan, Liburutegi Zaharra izango da topagunea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide