Aldai plazan dagoen haurrentzako parkeak estalki bat izango du datozen asteetan, haurren jolasgunea eguzkitik eta euritik babesteko. 380 metro karratu hartzen dituen estali beharreko jolasgunea, berdegune batek inguratzen duen aparkalekuaren estalkiaren gainean egongo da.
Insignia enpresak egingo dituen lanak astelehenean hasi ziren eta udan amaituta egotea espero da.
Udalaren 233.000 euroko inbertsioa eskatuko duen azpiegitura berriak, 10o-ko malda izango du ipar-mendebaldean. Horrela, isurialde bat sortuko da berdeguneraino, haizetik eta euritik babesteko. Era horretan, haurrentzako parkea inguratzen duen banku jarraitua ere babestuta geratuko da.